UPV-EHU ADDI
  • Itzuli
    • English
    • español
    • Basque
  • Nire Dspace
  • Basque 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Item erakusi 
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Industrializazioa, migrazio mugimenduak eta gizarte aldaketak. Bilboko itsasadarra (1840-1935)

Thumbnail
Ikusi/Ireki
Gradu Amaierako Lana (743.0Kb)
Egilea
Plaza Chopitea, Ander
Metadata
Itemaren erregistro osoa erakusten du
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21324
Laburpena
1876. urtetik aurrera, Bilboko itsasadarrak industrializazio prozesu azkarra bizi izan zuen. Bertako baldintza egokiek, hala nola, erauzteko erraza zen burdin minerala izateak, kostaldeko kokapenak, portu egokiak izateak, ikatza merke lortzeko aukerak edo komunikabide sare egokia izateak, hasieran mearen ustiapenari lotutako industria sortzea ekarri zuen. Honek era berean, burdingintza enpresak eratzeko aukerak eskaini zituen, eta hauen inguruan metalgintza eta ontzigintza enpresak sortu ziren. Itsasadarra Kantauri aldeko metropoli gune nagusia bihurtzeko oinarriak ezarri ziren horrela. Industria hauen ezarpenak milaka langile erakarriko ditu, 1840tik aurrera hainbat immigrazio olatu eraginez. Gehienak inguruko probintzietatik edo Bizkaitik bertatik heldu ziren. Immigrazio hau izan zen hein handi batean zonaldean izandako demografia hazkundearen arrazoi nagusia, XIX. mende bukaerarako itsasadarreko biztanle erdiak kanpotarrak baitziren. Etorritako gehienak 20-35 urte bitarteko gazteak izan ziren, oro har, bertakoek baino alfabetatze maila handiagoa zutenak, eta hauexek ase zituzten industriak sortutako lanpostu berriak. Bestelako sektoreetan arituko den populazioa oso txikia izango da, eta oro har, bertakoak. Etorkinek garapenaren eta lan merkatuaren arabera aukeratu zituzten jomugako herriak, itsasadarrak unitate bat osatzen zuen arren, bost azpi-zonalde bereizi behar baitira barnean: Meatzaldea, itsasadarraren erdialdeko gunea, itsasadarraren bokalea, itsasadarraren amaiera eta Bilbo hiriburua. Immigranteen artean emakumeek kopuru handia suposatu zuten, nahiz eta ezarri zen merkatua gizonezkoei bideratuta egon. Emakume askok familian emigratu zuten, gizonek industrian lan egiten zuten bitartean etxeko lanez arduratzeko edo aldi bateko lanen bidez soldata osagarri bat eskuratzeko. Izan ere, familia emigrazioa handia izan zen, batik bat bi edo lau kidez osatutako familia nuklearrena, nahiz eta finkatu ostean hazteko joera izaten zuten. Beste emakume askok neskame moduan emigratu zuten aberatsen etxeetara. Beraz, 1840. eta 1935. urteen artean izandako prozesuak, ordura arte lehen sektorean oinarritutako gizarte tradizionalean aldaketa handiak ekarri zituen: lan-egituraren aldaketa, populazioaren hazkundea, immigrazioa, hiritartzea, proletarizazioa, bizi baldintzen aldaketa eta abar. XX. mendeko Bizkaiko historia erabat baldintzatuko duen gizarte berri bat sortuko da horrela.
Collections
  • Recolecta
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Zerrendatu

Gordailu osoaKomunitateak & bildumakArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriakBilduma hauArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materiak

Nire kontua

Sartu

Estatistikak

Ikusi erabilearen inguruko estatistikak

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka