UPV-EHU ADDI
  • Itzuli
    • English
    • español
    • Basque
  • Nire Dspace
  • Basque 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Item erakusi 
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Mary Cassatt: margolari inpresionista baino gehiago

Thumbnail
Ikusi/Ireki
Gral-a (1.029Mb)
Egilea
Ibarrondo Iñurrategui, Jone
Metadata
Itemaren erregistro osoa erakusten du
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21372
Laburpena
Mary Cassatt artistaren inguruan jardungo dugu ondorengo 30 orrialde hauetan, bere bizitza eta obra ezagutzeko aukera izanik eta bide batez emakume izateak bere artelana nola baldintzatu zuen ikusiz. Izan ere, garai eta estilo bera jorratzen zuten beste gizonekiko desberdintasun nabarmenak ikusiko ditugu. Cassatt oso gaztea zelarik Amerika utzi eta Parisera hezkuntza artistikoa jasotzera joan zen, garaian horretan Frantziako hiriburua baitzen artista izan nahi zuen edonoren jomuga. XIX. mende amaieran kokatzen gara, beraz, pintura Akademiak ezartzen zituen molde tradizionaletatik askatu eta modernitateari ateak zabaldu zitzaizkion unean; testuinguru horretan kokatu behar dugu Cassatt, bere artearen bidez aldaketa horretan parte hartu zuelarik. Lanaren izenburuak dioen bezala, Cassatt inpresionistatzat sailkatzen den artista dugu, baina bere obra sakonki aztertu ostean, hainbat elementu bereizgarri eskaintzen dizkigula ikusiko dugu. Lehenik, garai horretan artista izan nahi zuten emakumeek zituzten mugak eta zailtasunak ikusiko ditugu, erresistentzia hori gehien bat familia, gizartea eta Akademiatik zetorrelarik. Segidan, Cassatt eta talde inpresionistaren baitan bere kide izan zen Berthe Morisoten lanaren azterketa txiki bat egin eta bi hauek landu zituzten gaiak eta irudikaturiko espazioak ikertuko ditugu: emakumeen ohiko biziguneak, besteak beste egongela, bainugela, lorategia, balkoia edota galeriak. Gizonen lanekin alderatuta, gizonen margolanetan gai hauek lantzen ez zirela konturatuko gara. Gainera, espazio fisiko horietaz gain, bi artista hauen lanen konposizioa behatuz, garaiko emakumeek jasan zituzten eragozpen sozialak antzematen dira, artista hauen lanen baitan emakumeen aldeko aldarrikapena sumatuz. Mary Cassatten biografiaren eta figuraren inguruan jardun ostean, bere obran zentratuko gara. Landu zituen hiru gai aitzaki moduan harturik, hau da, haurtzaroa eta amatasuna, emakumeen erretratuak eta higiene pertsonaleko eszenak, bere hainbat obra ezagutzeko aukera izango dugu. Era berean, hauek eraikitzeko teknika eta emakumearen figura era duin batean irudikatzeko harturiko konpromisoa analizatuko dugu. Aipaturiko gai hauek jorratzeaz gain, ama eta haurren harremanen inguruan lan anitz egin zituen, horietan bi figuren arteko lotura eta maitasuna irudikatuz, eta atmosfera berezi eta intimoak sortuz. Bere lanek naturaltasuna transmititzen dute, azken finean bere eszenak norberaren eta emakume askoren egunerokoan oinarritzen baitziren. 3 Cassattek etxeko lau pareten artean kimatzen zen gizarte ezkutu eta ezezagun hori modu ezin argi, natural eta ederrago batean eskaintzen digu.
Collections
  • Recolecta
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Zerrendatu

Gordailu osoaKomunitateak & bildumakArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriakBilduma hauArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materiak

Nire kontua

Sartu

Estatistikak

Ikusi erabilearen inguruko estatistikak

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka