UPV-EHU ADDI
  • Volver
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • español 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Ver ítem 
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Ver ítem
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Ver ítem
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Zenbait ezaugarri araberaren definiziorako

Thumbnail
Ver/
GrAL_Ondartza.pdf (1.437Mb)
Fecha
2020-12-21
Autor
Ondartza Padierna, Iker
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/49212
Resumen
Araban hitz egiten zen (eta den) euskara dialektalaz aritu gara lan honetan. Mitxelenak hartu zuen lehenbizikoz arabera dialektotzat, “meridional” edo “hegoaldekoa” deituz, eta paradigma aldaketa eragin zuen gaiari dagokionez. Azken urteotan honen inguruan aurrerapen handiak egiten ari dira, eta baita araberak Euskal Herriko mendebaldeko dialektoen bilakabidea ulertzeko duen garrantzia argitzen ere. Hala ere, araberak definitu gabe jarraitzen du. Horretan izango da lan honetako helburu nagusia: araberaren definizio linguistiko eta geografikoan aurreratzea. Bada, Arabako euskarari buruz orain arte esandakoaz hasi gara, honen gaineko ideia nagusien berrikuste labur bat eginez, eta batez ere azken urteotan esandakoak batu ditugu. Honetaz gain, Urgellen (2020) proposamen nagusia eta hausnarketa gure egin ditugu. Ondoren, gaia dialektologia diakronikoaren ikuspegitik hartzearen beharraz jardun dugu, eta lanean baliagarrien izan zaizkigun proposamenak ekarri ditugu, Camino (2008), Lakarra (2014) eta Zuloaga (2020) izan direlarik iturri nagusiak. Hauek amaituta, analisiari eman diogu bide. Honetarako, Araba erdi-ekialdeko eta araberarekin lotutako zenbait lekukotasun garrantzitsu izan ditugu oinarrian. Lekukotasunotatik abiatuta, aukeratutako 20 ezaugarri aztertu ditugu, eta corpusean ez ezik, ondoko hizkeretan ere bakoitzak zein leku eta bilakaera izan duen kontuan hartzen saiatu gara. Analisitik lortutako datuak 4 multzo nagusitan sailkatu ditugu: MEZaren ezaugarriak liratekeenak, arabera bizkaierarekin lotzen dutenak, bereizten dutenak, eta azkenik araberaren ezaugarri esklusiboak diratekeenak. Datuokin MEZaren dialektalizazio prozesuan araberak bizkaierarekin hizkuntza-egoera batuago bat osatu zuela ikusi dugu, eta arabera linguistikoki definitzeko zenbait puntu garatzea eta eranstea lortu dugu, batez ere esklusiboekin. Azkenik, Debagoienako euskarak, araberarekin bizkaierarekin baino lotura sakonagoa eta hierarkikoki garrantzitsuagoa izan zuela ikusi dugu, eta aztertutako isoglosetatik ondorioztatu dugu Debagoienako euskara araberaren partetzat jo beharra dagoela, azken urteotako zenbait lanetan aldarrikatu bezala. Azken ondorio honetatik abiatuta, etorkizunerako aztertzeko bide bat zabaltzen dela markatu dugu: mugetakoak diren eta orain arte beste dialektoekin sailkatu izan diren hizkerak aztertu eta lekukotasunak araberarenekin sistematikoki konparatu beharko liratekeela, alegia.
Colecciones
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Listar

Todo ADDIComunidades & ColeccionesPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriasEsta colecciónPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materias

Mi cuenta

Acceder

Estadísticas

Ver Estadísticas de uso

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka