Lan Akademikoak-Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskola;;Trabajos Académicos-Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteizhttp://hdl.handle.net/10810/154472024-03-28T15:06:29Z2024-03-28T15:06:29ZZoru pelbikoaren muskuluen entrenamenduaren eragina prostatektomiaren ondoriozko gernu-inkontinentzia duten gizon helduetanGoitia Marquínez, Araitzhttp://hdl.handle.net/10810/619632023-07-11T11:22:30Z2023-07-11T00:00:00ZZoru pelbikoaren muskuluen entrenamenduaren eragina prostatektomiaren ondoriozko gernu-inkontinentzia duten gizon helduetan
Goitia Marquínez, Araitz
Marko teorikoa eta justifikazioa: Prostatektomia erradikala (RP), prostatako minbizi lokalizatuaren funtsezko tratamendua bada ere, honek gernu inkontinentzia (GI) bezalako konplikazioak ekar ditzake. Gernu inkontinentzia, nahigabeko edozein gernu isuriaren kexa, ebakuntza ondoren pazienteen %20-ak inguru pairatzen dute, hauek haien bizi kalitatean gora beherak jasan ditzakete, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaren pertzepzioa murriztuz eta beste ondorio batzuen artean, sufrimendua eta estigmatizazioa pairatuz. Hori dela eta, tratamendu kontserbatzailea den zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua (ZPME), muskulu hauen uzkurduraren bitartez hauek indartzea, populazio honek burutzea planteatzen da.
Helburua: Prostatektomiaren ondoriozko GI pairatzen duten gizon helduetan, ZPME-ak GI-n eta bizi kalitatean dituen eraginak zehaztea.
Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko, hainbat datu baseetan, ebidentzian oinarritutako 2 erakundeetan eta 3 aldizkari elektronikoetan bilaketak egin dira. Hautaketa prozesuaren ostean, barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatuz eta ondoren hautatutako artikuluen irakurketa kritikoa eginez burutu dena, artikuluen analisia agin da. Honetan, ideiak ordenatzeko laburpen-taula bat sortu da eta ondoren ikerketen emaitzak egituratzeko zuhaitz-diagrama eraiki da.
Emaitzak: Populazio zehatz honetan GI-an eta bizi kalitatean ZPME-ren eragin orokorrak aztertu dira lehenik eta behin. Ezer ez egitearekin alderatuz, ZPME-ak emaitza esanguratsuak lortu ditu GI-ri dagokionez, bizi kalitatean ordea, bariabilitatea egon da ikerketen emaitzen artean. Bestetik, ZPME-ren ezaugarri ezberdinak aztertu dira, bakoitzak GI-an eta bizi kalitatean dituzten eraginak zehaztuz. Entrenamendua ebakuntza ostean burutzea aurretik burutzearekin alderatuz, emaitza esanguratsuak lortu ditu. Entrenamendu gidatuak eta idatzizko azalpena emateak, ahoz azaltzea baino eraginkorragoa da. Hainbat ariketa mota kegel ariketak bezain eraginkorrak suertatu dira eta biofeedbackaren eta elektroestimulazioaren konbinaketak ariketa konbentzionalek baino emaitza hobeak lortu ditu.
Ondorioak: Tratamendu hau bultzatzeko arrazoi anitz daude ZPME-ak populazio honetan GI-n zein bizi-kalitatean dakartzan onurez gain: bigarren mailako ondoriorik ez sortzea, kostuen aurreztea eta populazio diana biltzearen eta aplikagarritasunaren erraztasuna, besteak beste. Hortaz, ondoriozta dezakegu, erizainek paziente hauekin praktikara ekarri behar duten erizaintzaren interbentzio bat dela, beti ere ebidentzian oinarritutako zainketak emanez. Hala ere, ikerketa gehiago, lagin handiagoekin, burutzea beharrezkoa izango litzateke.
Hitz-gakoak: Prostatektomia, zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua, kegel ariketak, gernu inkontinentzia, bizi kalitatea.
54 p. -- Bibliogr.: p. 29-32
2023-07-11T00:00:00ZZilarraren eraginkortasuna zaurien sendatzean eta infekzioaren maneiuan zauri kronikoetan.Goñi Albisu, Eiderhttp://hdl.handle.net/10810/619622023-07-11T11:22:43Z2023-07-11T00:00:00ZZilarraren eraginkortasuna zaurien sendatzean eta infekzioaren maneiuan zauri kronikoetan.
Goñi Albisu, Eider
Denbora egoki batean sendatzea lortzen ez duten zauriei, zauri kroniko deritzo. Hauek pertsonen bizi kalitatean eta gizartean dituzten eragin negatibo guztiak eta prebalentziak izaten ari den gorakada ikusita, esan dezakegu, garrantzitsua dela zauri hauen maneiu egoki bat eramatea. Zauri hauek jasaten duten konplikazio ohikoenetako bat infekzioa da. Zilarra orain dela askotik erabiltzen den produktu bat da, azken aldian, zaurien infekzioa tratatzeko erabiltzen den antimikrobiano nagusienetako bat da. Horregatik zilarrak zauri kronikoetan eragiten dituen onurak eta produktuen maneiu egokia ezagutzeak bere garrantzia du. Zilarra infekzioaren maneiuan, zaurien sendaketan eta minaren murrizketa aztertu da lan honetan eta bere eraginkortasuna ikusi da. Hauen artean eragina dago, infekzioaren murrizketak beste bietan hobekuntzak ekartzen dituelako
60 p. -- Bibliogr.: p. 26-29
2023-07-11T00:00:00ZSehaska heriotza aztertzen, osasun-profesionalon erantzunkizunaUrbina Pescador, Anniehttp://hdl.handle.net/10810/619612023-07-11T11:23:04Z2023-07-11T00:00:00ZSehaska heriotza aztertzen, osasun-profesionalon erantzunkizuna
Urbina Pescador, Annie
Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea (“Sudden infant death syndrome”-SIDS ingelesez), urtebete baino gutxiagoko haurretan bat-batean gertatzen den ustekabeko heriotzari deritzo; hau da, haurraren historia klinikoaren berrikuspenaren, heriotza- gertaeraren azterketaren eta autopsiaren ikerketa zabala egin ostean, azaldu ezin den heriotza. SIDS oihartzun ikaragarriko fenomenoa da, hedatuta dagoena mundu osoan zehar; 2019. urtean 27.685 heriotza zenbatu zirelarik mundu mailan. Sindromea jaioberrien heriotza berantiarraren kausa nagusietako bat da, herrialde garatuetan haurren heriotza-tasaren %40 eta %50 arteko prebalentzia duelarik. SIDS-ak, gaur egun oraindik kausa ezezaguna badu ere, jatorrian multifaktoriala dela uste da. Horrela, literaturan zabalduen dagoen hipotesiaren arabera, Arrisku Hirukoitza, sindromea hiru arrisku faktore gainjartzen direnean gertatzen da: haur zaurgarria, garapen-aldi kritikoa eta ingurumenaren estresore exogenoa.
Helburua: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea gertatzeko arrisku faktoreak zeintzuk diren identifikatzea.
Metodologia: Bilaketarekin hasi aurretik, hitz gakoak, sinonimoak eta datu-baseen deskriptoreak identifikatu ziren, gaztelaniaz zein ingelesez. Horrela, hizkuntza kontrolatua (deskriptoreak) konbinatuz, bilaketa-ekuazioak sortu ziren, datu-basearen arabera birformulatu zirenak, iragazkiak gehituz (adina eta hizkuntza). Artikuluen bilaketak hainbat datu-basetan (Medline, Ciuden, Lilacs, Pyscinfo, Cinahl, Embase, Cochrane) egin ziren, Myathens izeneko plataforma birtualaren bidez. Bestalde, eskuzko bilaketak ere egin ziren Journal of Pediatrics bilaketa-motorraren bidez. Hautaketa prozesua egin eta gero, artikuluen irakurketa kritikoa burutuz, 17 artikulu hautatu ziren.
Emaitzak: Emaitzak 17 artikulu kuantitatiboetan jasotako informazioan oinarrituta daude. Hauek aztertu ondoren, faktore aldagarriak eta aldaezinak topatu dira, hauen arteko konbinaketak daudelarik, SIDS arriskua areagotuz zenbat eta faktore gehiago egonez gero. Aldaezinen artean, haurrarekin (etnia, sexua, jaiotza-pisua, adina, adin gestazionala, jaiotza anitzak eta ordena), gurasoekin (etnia, adina, aurretiko haurdunaldiak, hezkuntza maila) eta inguruneko baldintza eta baldintza sozioekonomikoekin erlazionatuta daudenak eragina dutela ikusi da. Aldagarriei dagokionez, ordea, loarekin, jaio-aurreko zainketekin, alkohola, tabakoa eta bestelako drogekin eta edoskitzearekin lotuta daudela aurkitu da.
Ondorioak: berrikusitako informazioaren arabera, SIDS-ean eragina duten faktoreak anitzak dira; aldagarrien gainean esku hartzeak egin daitezkeelarik, eta aldaezinak biztanleria identifikatzeko laguntzen dutelarik. Horregatik, etorkizunean arrisku-faktoreak aztertzen jarraitzeko ikerketak egitea gomendatzen da, tasak murrizten laguntzeko edo sindromea erabat desagerrarazteko. Horrez gain, termino bakar bat adostu behar da, diagnostikatzeko orduan aldakortasunari bidea ez ematearren.
50 p. -- Bibliogr.: p. 21-23
2023-07-11T00:00:00ZPrevención de la NAVM en pacientes ingresados en UCIFernández Díez, Ivánhttp://hdl.handle.net/10810/619602024-02-01T05:22:05Z2023-07-11T00:00:00ZPrevención de la NAVM en pacientes ingresados en UCI
Fernández Díez, Iván
La ventilación mecánica (VM) se trata de un soporte artificial a la respiración que está indicada en situaciones de insuficiencia respiratoria o en enfermedades que comprometen la ventilación. Para su uso, se aplica un interfaz sobre la vía respiratoria del paciente, siendo así clasificada en invasiva (a través de tubo endotraqueal o traqueostomía) o no invasiva (a través de diferentes mascarillas). La VM, conlleva una serie de riesgos, entre los que destaca a nivel infeccioso la neumonía asociada a la ventilación mecánica (NAVM). Se trata de una infección pulmonar, desarrollada tras 48 horas del inicio de la ventilación mecánica invasiva (VMI) cuya tasa se estima en 3,28 casos por cada 1.000 días de ventilación mecánica. Así, se aumenta los días de estancia hospitalaria, con la consiguiente repercusión física y mental en el paciente y familia, además de producir aun aumento en el gasto sanitario. Por ello es importante no solo el tratamiento de ella, sino la prevención, como puede ser mediante la higiene bucal.
45 p. -- Bibliogr.: p. 19-22
2023-07-11T00:00:00Z