Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola;;Escuela de Ingeniería de Gipuzkoahttp://hdl.handle.net/10810/16472024-03-29T00:11:08Z2024-03-29T00:11:08ZBaserri baten geotermia sistemaren analisia eta hobekuntzen proposamenaBaseta Ibarra, Maríahttp://hdl.handle.net/10810/628812023-10-21T04:03:21Z2023-10-20T00:00:00ZBaserri baten geotermia sistemaren analisia eta hobekuntzen proposamena
Baseta Ibarra, María
2023-10-20T00:00:00ZHaize energiaren baliabide azterketa erresoluzio altuko datuezSalgado Herrera, Urkohttp://hdl.handle.net/10810/625622023-12-23T05:27:46Z2023-09-14T00:00:00ZHaize energiaren baliabide azterketa erresoluzio altuko datuez
Salgado Herrera, Urko
Proiektu honen helburu nagusia da haize energiaren ikuspuntutik Europako meteorologia zentroak, ECMWF, NextGEMS proiektuaren barruan garatzen ari duen modelo berria, gaur egungo ERA5 modeloarekin alderatzea. NextGEMS modelo berriaren simulazioetan, 7 minutu eta erdiro, 3 minutuero eta 2 minutuero erregistratu dira balioak eta denbora periodoa 2020. eta 2021. urteak hartzen ditu. Modelo berriaren datuak oso erabiltzaile gutxiren esku daude. Ikerketa lan honetan modelo horren simulaziotik 30 kokaleku desberdin aztertu dira, eta aukeratutako bitan, azterketa sakona egin da. Lehenengoa Iberiar Penintsulan kokatzen da, Burgoseko probintziako onshore eremu batean. Bigarrena aldiz, Barbados uhartetik 200 kilometrora dagoen offshore eremu batean, Ipar Atlantikoko itsasoan.
Haizearen abiaduraren parametroetatik abiatuta, haizearen potentzia dentsitatea, WPD, kalkulatu eta oinarritzat erabili da. Modeloen arteko konparaketak egiteko, media, mediana, lehenengo kuartila eta hirugarren kuartila izan dira aztertu diren balioak, WPD balio maximoak ere aztertu dira. Gainera, puntu-hodei eta kutxa diagramak erabili dira bi modeloen eta erresoluzio desberdinen antzekotasunak bilatzeko.
Modeloen arteko parekotasunari dagokionez, hilabete hotzetan eta azterketa periodoaren hasieran, ematen da modeloen arteko gertutasun handiena; hilabete beroetan eta azterketa periodoaren amaieran, NextGEMS-ren simulazioak gain-estimazio handiak egiteko joera hartzen dute.
Azkenik, Burgos-en eta Ipar Atlantikoko itsasoan parke eoliko bat instalatzearen bideragarritasuna balioztatu da. Burgoseko estazioa zuzenean baztertu da potentzial eoliko baxua izateagatik. Ipar atlantikoko estazioa, aldiz, aerosorgailuak instalatzeko toki interesgarria dela ondorioztatu da.
Gradu amaierako lan honen kalkulu eta grafiko guztiak R programaren bidez egin dira.
2023-09-14T00:00:00ZInstalación fotovoltaica conectada a red en Pereira de MontesPérez Castro, Ikerhttp://hdl.handle.net/10810/591272022-12-29T10:47:05Z2022-12-29T00:00:00ZInstalación fotovoltaica conectada a red en Pereira de Montes
Pérez Castro, Iker
En el presente Trabajo de Fin de Grado se diseña una instalación fotovoltaica destinada al
autoconsumo de una vivienda unifamiliar, con un par de baterías para tener
autoabastecimiento los días con poca irradiación. Este proyecto esta ubicado en una
pequeña localidad de Galicia, llamada A Merca y más concretamente en el barrio de
Pereira de Montes.
2022-12-29T00:00:00ZGrafenoaren erabilera zelula fotovoltaikoetanMatias Alkaiaga, Mirenhttp://hdl.handle.net/10810/587332022-12-29T12:35:06Z2022-12-14T00:00:00ZGrafenoaren erabilera zelula fotovoltaikoetan
Matias Alkaiaga, Miren
Azken urteotan aurrerapen asko eman dira grafenoaren ikerkuntzan. Esatearren,
aurrerapen garrantzitsua eman da grafenoaren eskala handiko erauzketan. Bere karbono
sare kristalinoak erresistentzia mekaniko izugarriak, eroankortasun elektriko eta termiko
itzelek, iragazgaiztasunak eta beste hainbat propietate ikusgarriek aplikazio askotarako
material interesgarri bihurtzen dute. Lan honetan, grafeno puruaz gain honen deribatu
desberdinen aplikazioa ere aztertu da. Horrez gain, gaur egun erabiltzen diren erauzketa
metodo desberdinak alderatu dira.
2015. urtean 55 herrialdetako ordezkariak batu ziren klima aldaketari aurre egin nahian
Pariseko hitzarmena sortzeko. Hitzarmen honen helburua mundu osoko berotegi-efektuko
gas emisioen murrizketa ziurtatzea izan zen, klima aldaketari aurre egiteko. Horrezkero,
energia berriztagarrietan inbertsio handiak egin dira eta trantsizio energetikoa bultzatu da.
Lan hau energiafotovoltaikora mugatzen da, grafenoak bertan izan dezakeen ekarpena
aztertuz. Grafenoa hirugarren generazioko zelula fotovoltaikoetan aplikatu da
eraginkortasuna hobetu nahian.Lan honetan, hiru zelula fotovoltaiko mota desberdinen
nolakotasuna eta grafenoak hauetan bete dezakeen funtzioa azaldu da.
Azkenik, energia fotovoltaikoaren zein grafenoaren gizarte, ekonomia eta ingurumen
alorretako inpaktuak aztertu dira. Energia fotovoltaikoak berak berotegi-efektuko gas
emisiorik ez duen arren, zelula zein panel fotovoltaikoen produkzioa eta beharrezko
materialen erauzketa kontuan hartu behar da inpaktu erreala aztertzeko. Horrez gain,
panel fotovoltaikoen balio-bizitza eta ondorengo hondakin kudeaketa aztertu da.
2022-12-14T00:00:00Z