(2005) 19 Zenbakia;;(2005) Número 19http://hdl.handle.net/10810/386232024-03-28T20:59:53Z2024-03-28T20:59:53ZTamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energianOgando Arregui, Eduardohttp://hdl.handle.net/10810/387232020-01-18T02:26:59Z2005-01-01T00:00:00ZTamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energian
Ogando Arregui, Eduardo
Orokorrean sistema baten tamaina nanometro mailaraino txikitzen badugu bere ezaugarriak guztiz aldatzen dira esperientzia makroskopikoarekin alderatuta. Nahiz eta naturaren legeak berdinak izan eskala guztietan, sistema makroskopikoetan efektu kuantikoen batez bestekoa nabaritzen dugu, hots, sistema erdibanatuz gero, ezaugarriak berdinak dira ; kuantikoki ez da aldaketa nabarmenik. Nanometro mailako sistemetan, sistemaren tamaina alda tzerakoan egitura kuantikoa ere aldatzen da propietateak erabat aldatuz. Artikulu honetan atomoetan, klusterretan, harietan eta xafletan agertzen diren tamaina kuantikoko efektuak aztertuko dira. Batez ere energiaz arituko gara, ezaugarri oso garrantzitsua baita geometria egonkorrenak aurkitzeko, hots sistemak aukeratuko dituen egiturak finkatzeko.
2005-01-01T00:00:00ZGeografi informazioko sistemak eta natur arriskuen azterketaEtxeberria Ramírez, PauloBrazaola Rojo, AdolfoEdeso Fito, José Miguelhttp://hdl.handle.net/10810/387222022-09-28T18:03:08Z2005-01-01T00:00:00ZGeografi informazioko sistemak eta natur arriskuen azterketa
Etxeberria Ramírez, Paulo; Brazaola Rojo, Adolfo; Edeso Fito, José Miguel
Geografi Informazioko Sistemak (GISak) espazio- edo geografia-informazioa modu ani tzetan maneiatzen duten tresnak dira. Hau oso erabilgarria da natur arriskuen alorrean, horretan maneiatzen diren aldagaiak batez ere espazialak dira eta. Iker tze-eremu erakargarri hau ezagutarazi nahian, artikulu honetan erreminta hauen oinarri nagusiak eta arriskuen azterketaren hastapenak laburtu dira, eta alor honetan GISak aplikatzeko aukera aztertu da. Horretarako arriskuon azterketan GISak erabiltzeko hainbat modu aurkeztu dira eta adibide esanguratsu batzuk aipatu ere.
2005-01-01T00:00:00ZOhizko energiak vs. energia berriztagarriakEreña Loizaga, JavierAguado Zárraga, RobertoBarona Fernández, María Astridhttp://hdl.handle.net/10810/387212022-09-27T18:11:32Z2005-01-01T00:00:00ZOhizko energiak vs. energia berriztagarriak
Ereña Loizaga, Javier; Aguado Zárraga, Roberto; Barona Fernández, María Astrid
Fosil-erregaien erreserbak gero eta urriagoak dira eta munduko leku mugatuetan baino ez daude. Gainera, erregai mota hau erabiltzen duten prozesuak oso kutsatzaileak izan ohi dira. Arazo hauek dira medio, gizartean energia aurrezteko konpromisoa gero eta finkatuago dago (batez ere herrialde industrializatuetan) eta gero eta energia lor tzeko prozesu eraginkorragoak eta garbiagoak diseina tzen ari dira. Hala ere, oraindaino energia garbia eta ugaria lor tzeko lehendabiziko pausuak baino ez dira eman. Lan honetan ohizko energiak eta energia berriztagarriak deskribatzen dira eta bai eta energia mota bakoi tzaren abantailak eta desabantailak.
2005-01-01T00:00:00ZAtmosferako kutsadura akustikoaÁlvarez Pérez, SoniaSan José Álvarez, María Joséhttp://hdl.handle.net/10810/387192020-01-18T02:26:58Z2005-01-01T00:00:00ZAtmosferako kutsadura akustikoa
Álvarez Pérez, Sonia; San José Álvarez, María José
Atmosferako Ingurumenaren Babespenerako Legearen arabera, atmosferako kutsadura gizakiaren eta ingurumenaren gainean eragin kaltegarria duten aireko gaian eta energia-forma ba tzuk dira, zarata da adibide nagusietako bat. Hala eta guztiz ere, estatuan ez dago ku tsadura akustikoaren aurkako legerik. Baina Dekretuek erkidegoko arauek eta udaleko ordenantzek sektore eta aktibitate batzuen igorpenak murrizten dituzte. Hemen, EAEn, zarata maila ebalua tzeko eta egoera zuzentze aldera har daitezkeen neurriak aurkitzeko egia diren ikerketa batzuen berria emango dugu.
2005-01-01T00:00:00Z