(2009) 22 Zenbakia;;(2009) Número 22http://hdl.handle.net/10810/386262024-03-28T17:09:41Z2024-03-28T17:09:41ZZuhaitz infinituak eta beren simetriak: kontradibideen iturburua talde-teorianFernández Alcober, Gustavo AdolfoZugadi Reizabal, Amaiahttp://hdl.handle.net/10810/387502020-01-18T02:29:23Z2009-01-01T00:00:00ZZuhaitz infinituak eta beren simetriak: kontradibideen iturburua talde-teorian
Fernández Alcober, Gustavo Adolfo; Zugadi Reizabal, Amaia
Taldearen kontzeptu matematikoa definitzen dugu, simetriaren ideia intuitiboa neurtzeko tresna modura. Zuhaitz erregular infinituen simetria handia erabiliz, Burnsideren Problema Orokorraren kontradibide bat ematen dugu, Gupta-Sidkiren taldea delakoa. Talde hori finituki sortua da, bere elementu guztiak ordena finitukoak dira, baina, hala ere, talde infinitua da. Emaitza hori frogatzeko behar diren taldeen propietate guztiak garatzen ditugu, hutsetik hasita.
2009-01-01T00:00:00ZHidrogeno energia-bektorea II: gordetzea eta energia-lorpenaAyastuy Arizti, José Luishttp://hdl.handle.net/10810/387492022-09-12T18:42:52Z2009-01-01T00:00:00ZHidrogeno energia-bektorea II: gordetzea eta energia-lorpena
Ayastuy Arizti, José Luis
Aurreko artikulu batean [Ekaia 21 (2008) 65-88] hidrogeno-ekonomiaren lehen zatia den hidrogeno-ekoizpena aztertu da. Haren jarraipena den lan honetan hidrogeno-ekonomiaren beste bi zatiak aztertuko dira: gordetzea eta erabilera azken buruko energia bihurtzeko. Hidrogeno-ekonomiarako trantsizioan ari garen honetan, bi prozesuak hobetzen eta garatzen ari dira teknologiaren ikuspuntutik, besteak beste, kostuak murrizteko. Ahal den bolumen txikiena erabiliaz hidrogenoa gordetzeko metodo fisiko eta kimikoen deskribapena aztertuko dira hemen, bai eta arlo horietan ikerkuntzak dauzkan erronka nagusiak ere. Azkenik, hidrogenotiko energia-lorpenerako metodo eraginkorrena den erregai-pilaren egitura eta eragiketa aztertuko dira.
2009-01-01T00:00:00ZLaser ablazioa: baterien etorkizunari begiratuzRuiz de Larramendi Villanueva, IdoiaPalomares Durán, Verónicahttp://hdl.handle.net/10810/387482022-12-27T12:14:06Z2009-01-01T00:00:00ZLaser ablazioa: baterien etorkizunari begiratuz
Ruiz de Larramendi Villanueva, Idoia; Palomares Durán, Verónica
Geure eguneroko bizitzan hamaika tresna elektroniko eramankor erabiltzen ditugu eta haiek funtzionatzeko bateriak behar dituzte. Tresna horiek gero eta txikiagoak direnez, beharrezkoa da baterien tamaina gutxitzea. Hala ere, helburu hori lortzea oso erraza dela dirudi baina azken urteotan erronka bihurtu bilakatu da. Horregatik, geruza meheak prestatzeko teknikak garatu behar dira. Haien artean, PLD delako teknika (pulsed laser deposition-laser ablazioa) gailentzen da. Izan ere, oso teknika bakuna, ekonomikoa eta azkarra da. Lan honetan, geruza meheak prestatzeko teknika nagusiak aurkeztuko dira eta orain arte egindako mikrobateriak. Bertan azalduko denez, PLDren bidez egindakoek besteek baino abantaila gehiago dauzkate. Beraz, laser-ablazioa mikrobateriak egiteko etorkizuna da.
2009-01-01T00:00:00ZDaniel Lizarralde medikuaren "Moskorrak" (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako euskal herri berriaAltonaga Sustatxa, Kepahttp://hdl.handle.net/10810/387472020-01-18T02:29:22Z2009-01-01T00:00:00ZDaniel Lizarralde medikuaren "Moskorrak" (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako euskal herri berria
Altonaga Sustatxa, Kepa
Daniel Lizarralde (1853-1923) tolosarra Argentinara joan zen txikitan, bertan mediku ikasi zuelarik eta bai zientzia-idazle aitzindaria bihurtu ere. Zenbait artikulu labur argitaratu zituen euskaraz, adibidez Moskorrak (1899). Era horretako euskarazko idazlanak guztiz arraro ziren orduko Argentinan, eta, beharbada, beraien argitalpena azal liteke Florentzio Basaldua (1853-1932) ingeniariaren proiektu politikoaren eraginpean, izan ere, berorrek euskal kolonia baten ezarpena proposatu baitzuen, galestarrek Chubut probintzian eraiki zutenaren antzekoa.
2009-01-01T00:00:00Z