(2013) 26 Zenbakia;;(2013) Número 26http://hdl.handle.net/10810/386312024-03-29T05:53:02Z2024-03-29T05:53:02ZTrauma ondorengo estresa eta erresilientziaHorrillo Furundarena, Igorhttp://hdl.handle.net/10810/388342022-10-13T18:45:54Z2013-01-01T00:00:00ZTrauma ondorengo estresa eta erresilientzia
Horrillo Furundarena, Igor
Erresilientzia bizitzaren gertakariei aurre egiteko ahalmena da. Azken urteotan, hainbat saio egin dira norberaren gaitasun honi jatorri neurobiologikoa aurkitzeko, eta ikerlan askotan emaitza erabakiorrak lortu dira. Emaitza hauen arabera, faktore genetikoak eta farniliarteko ingurugiroa funtsezko eragileak dira eta oinarri-oinarrian eragiten diote norbanakoak estresari aurre egiteko duen ahalmenari. Gertakari lazgarri baten ondoren trauma ondorengo estresa delako antsietate asaldura pairatzen dute askok baina beste zenbaitzuk ez. Genetikak eta ingurugiroak lagunduta, norberaren baitan da bizitzak jarritako gatazkei aurre egiteko ahalmena.
2013-01-01T00:00:00ZMikrosare elektrikoak: energia berriztagarriak integratzeko aukeraPlanas Fullaondo, EstefaníaAndreu Larrañaga, JonIbarra Basabe, EdortaKortabarria Iparragirre, IñigoMartínez de Alegría Mancisidor, Iñigohttp://hdl.handle.net/10810/388352022-12-19T19:19:34Z2013-01-01T00:00:00ZMikrosare elektrikoak: energia berriztagarriak integratzeko aukera
Planas Fullaondo, Estefanía; Andreu Larrañaga, Jon; Ibarra Basabe, Edorta; Kortabarria Iparragirre, Iñigo; Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo
Egun, sorkuntza sakabanatua da energia elektriko eraginkorra eta kalitate onekoa lortzeko gailentzen ari den aukera. Sorkuntza sakabanatua energia berriztagarrietan oinarritzen denez, faktore kontrolaezinen menpe dago, adibidez haizearen eta eguzki-irradiazioaren menpe. Hori dela eta, sistema horiek sare elektrikoan integratzea ez da erraza. Eragozpen hori gainditze aldera, oso eraginkorra gertatzen da mikrosareak erabiltzea, sorkuntza sakabanatuaren integrazio ona bermatzen delako, erabiltzeen hornikuntza elektrikoa hobetzeaz gain. Alde horretatik, mikrosareen ikerkuntza asko hedatu da munduan zehar, tankera honetako sareek dituzten abantailak direla-eta. Artikulu honetan, mikrosareen ezaugarri nagusiak aurkeztuko dira. Ondoren, AC eta DC mikrosareen arteko aldeak azalduko dira, haien funtsezko abantailak eta desabantailak aipatuz. Azkenik, munduan zehar eraikitako hainbat mikrosare zerrendatuko dira, eta Euskal Herriko energia berriztagarrien eta mikrosareen egoera deskribatuko da.
2013-01-01T00:00:00ZPolimero biodegradagarrietan oinarrituriko material nanokonposatuak: Poli (L-laktida)/karbono nanotutu konpositearen kasuaLizundia Fernández, Erlantzhttp://hdl.handle.net/10810/388322022-11-23T19:33:14Z2013-01-01T00:00:00ZPolimero biodegradagarrietan oinarrituriko material nanokonposatuak: Poli (L-laktida)/karbono nanotutu konpositearen kasua
Lizundia Fernández, Erlantz
Egungo gizarteak geroz eta aurrerapen zientifiko-teknologiko berritzaileagoak eskatzen ditu bere premiak asetu ahal izateko. Eskakizun hauei konponbidea emateko nanoteknologia deritzon esparruan buru-belarri dihardute zientzialariek. Zalantzarik gabe, materialen zientzia eta ingeniaritzaren ezagutza arloan, ikerketa aukera berriak agertu dira berriki lortu diren tamaina oso txikiko zuntz nanometrikoen eraketari esker. Nanomaterial guztien artean, karbono nanotutuak (KNT) dira material berrien garapenerako arreta handien piztu duen materiala. Lan honetan, proposatzen da etorkizun oparoa duen polimero biobateragarri eta biodegradagarri nagusienetako bat, Poli(L-laktida) (PLLA), izaera nanometrikodun zuntzez (KNTez) sendotzea; horrela, material nanoegituratuak lortu eta propietate hobetuak dituzten material berriak sortuko dira. Biomaterial nanoegituratu hauek kimika, biologia, fisika, ingen iaritza eta materialen zientziaren ikuspegitik aztertuak eta aplikatuak izateko etorkizun zirraragarria eskaintzen dute. Horrela, material nanokonposatuen inguruko orokortasunak azaldu ondoren, propietate eta aplikazio espezifikoetan arituko gara.
2013-01-01T00:00:00ZPoliuretano/grafeno nanokonpositeen azterketa biskoelastikoa: perkolazioa eta kristalizazioaSangroniz Agudo, LeireSantamaría Ibarburu, Pedro Antoniohttp://hdl.handle.net/10810/388332023-02-23T05:19:03Z2013-01-01T00:00:00ZPoliuretano/grafeno nanokonpositeen azterketa biskoelastikoa: perkolazioa eta kristalizazioa
Sangroniz Agudo, Leire; Santamaría Ibarburu, Pedro Antonio
Poliuretano/Grafeno (PUR/Grafeno) nanokonpositeak prestatu eta beraien propietate biskoelastikoak aztertu ditugu, helburu hauek lortzeko asmoz: a) Polimero-grafeno sare mistoaren osaketa aztertzea, perkolazioaren atalasea erabakitzeko b) Grafeno nanokargek poliuretanoaren kristalizazioan eduki dezaketen eragina ikertzea d) PURa hot melt itsasgarria (itsasgarri fusionagarria) dela kontsideratuz, grafenoak lekarkeen hobekuntza aztertzea. Perkolazioaren azterketaren emaitzak PUR/Karbonozko nanotutu (KNT) nanokonpositearen datuekin alderatu ditugu. Emaitzek erakusten dutenez, PUR/Grafeno nanokonpositeek ez dute perkolaziorik ematen, nahiz eta grafeno kontzentrazioa %8ra igo. Aldiz, PUR/KNT nanokonpositeetan nanokarga/polimero interakzioak erraz nabaritzen dira eta perkolazioaren ataría % 2 KNT kontzentrazioan finkatzen da. Ordea, grafenoak ondorio nabannenak dakartza PURaren kristalizazioan; izan ere, kristalizazio prozesua anitz azkartzen da grafenoaren presentziarekin. Emaitza hau onuragarria da, alegia kristalizazio prozesua gero eta arinagoa den neurrian, itsasgarriaren solidotze prozesua bada; beraz, behin-betiko adhesioa motzagoa izango baita. Kristalizazio prozesuan lortutako modulu elastikoaren datuak Avramiren ekuazioan oinarritutako eredu hatera doitu ditugu. Era honetan kristalizazioaren morfologiari buruz zenbait ondorio atera ahal izan dira, Avramiren ereduaren n parametroaren azterketaren bidez.
2013-01-01T00:00:00Z