53 Liburuki (2019);;Volumen 53 (2019)http://hdl.handle.net/10810/526342024-03-28T21:23:23Z2024-03-28T21:23:23ZPedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiakZuloaga San Román, Enekohttp://hdl.handle.net/10810/526822022-10-17T18:12:55Z2019-01-01T00:00:00ZPedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak
Zuloaga San Román, Eneko
Lan honetan Pedro José Aldazabal idazle gipuzkoarraren euskal lanen edizio kritikoa aurkezten da: hala Aldazabalek berak idatzitako testuena nola bestek idatzi eta Aldazabalek bere lanetan jasotakoena. Testu horien edizio kritikoa aurkezteaz gain, Euskal Erria aldizkarian (1887) eta ConTAVen (Sarasola 1983) XVII. mendekotzat joaz argitaratutako Itziarko Ama Birjinaren omenezko kopla-sorta egiazki Aldazabalena dela defendatzen da; bestalde, Aldazabalen bederatziurrena XIX. mendean berrargitaratu zuen Gorostegik, hizkerako hainbat ezaugarri eraldatuta: bi testuen arteko alderaketa ere aurkezten da, literatur gipuzkeraren bilakabidea eta XVIII-XIX. mendearen amaierako hautu linguistikoak hobeto ezagutzeko lagungarri izan daitekeelakoan.
2019-01-01T00:00:00ZXVIII. mendeko dotrina argitaragabe bat: aurkezpena eta edizioaReguero Ugarte, Urtzihttp://hdl.handle.net/10810/526812022-12-19T19:32:13Z2019-01-01T00:00:00ZXVIII. mendeko dotrina argitaragabe bat: aurkezpena eta edizioa
Reguero Ugarte, Urtzi
Saio honetan XVIII. mende bukaeran goi-nafarreraz idatzitako dotrina baten edizioa aurkezten da. Orain arte ezezaguna izan den eskuizkribu hau Eusko Legebiltzarreko liburutegian agertu da berriki. Beraz, euskal dialektologiarako izan dezakeen garrantzia aipatu ostean, eskuizkribuari buruzko zenbait ohar egiten dira; besteak beste, erakusten da gaztelaniazko zein liburu duen jatorri, noizkoa izan daitekeen itzulpena, liburuaren tamaina, etab. Areago, laburki aurkezten diren hizkuntza ezaugarri batzuk kontuan izanda, Leitza inguruko hizkera erabiltzen dela erakusten da eta anonimotzat hartu izan bada ere, proposatzen da Tiburtzio Sagastibeltza izan daitekeela dotrinaren egilea. Jarraian, testuaren edizio kritikoa eskaintzen da, bi motatako oharrez lagundurik: batetik ohar paleografikoak daude eta, bestetik, testua ulertzen lagundu nahi duten azalpen oharrak.
2019-01-01T00:00:00ZEuskararen lerrokadura ergatiboaren sorrerazMartínez Areta, Mikelhttp://hdl.handle.net/10810/526802021-08-06T01:24:06Z2019-01-01T00:00:00ZEuskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz
Martínez Areta, Mikel
Lan honetan, euskararen lerrokadura morfologiko ergatiboaren sorrera ikertzen da. Hau eragin zuen prozesua akitaniera eta latinarekiko kontaktuaren hasiera baino lehenago kokatu behar dugu, aitzineuskararen uneren batean.Trask-en (1977) proposamenari jarraikiz, onartuko da orainaldiko joskeretako eta lehenaldi/irrealiseko joskera askotako aditz jokatu iragankorren hasierako slot-a P-ak (= Patient) okupatzen duenez, “today’s morphology is yesterday’s syntax” Givón-en printzipioa (adib. nator AOV osagai-hurrenkeraren aldaketa.
2019-01-01T00:00:00ZGipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroezLeturiaga Angoitia, Olatzhttp://hdl.handle.net/10810/526782021-08-06T01:24:03Z2019-01-01T00:00:00ZGipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez
Leturiaga Angoitia, Olatz
Artikulu honetan Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalak dira aztergai. Izan ere, beti ez da erraza jakiten adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen: *eradun ala *nin. Hori horrela izanik, saio honen helburua da Gipuzkoako testu zaharretan ageri diren -eta gaur egun zenbait hizkeratan dirauten- adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen argitzen saiatzea. Lehendabizi, diozka ‘dizkio’ erakoez arituko gara, eta *eradun eta *nin hipotesien aldeko nahiz aurkako argudioak aurkeztuko ditugu; hala, saio honetan defendatzen dugu diozka ‘dizkio’eta diezte ‘dizkie’ adizkiek *nin erroa izateko itxura dutela (dio + -zka- - diozka; die + -zte- - diezte). Ondoren, hipotesi bera dizko/dizka ‘dizkio’ eta dizte/dizk(o)e ‘dizkie’ erakoetara heda daitekeen ikusiko dugu, gure ustean hala baita; horren arabera proposatzen duguna da diozka - dizka gertatu eta, beharbada, haren analogiaz sortuak izan daitezkeela azken horien gisako paradigmako gainerako adizkiak: hau da, diozka (d-i-o-zka-Ø) - dizka (d-i-z-ka-Ø) - dizko ‘dizkio’, dizku ‘dizkigu’, ditzu ‘dizkizu’, diztan ‘dizkidan’, etab. Bestalde, literatur gipuzkeraren balizko eraginaz ere jardungo dugu. Izan ere, XVIII-XIX. mendeetako Gipuzkoako testuetan ugari dira oraindik diozka ‘dizkio’eta diezte (eta diozkate) ‘dizkie’ erako adizkiak 3. pertsona datiboarekin, nahiz eta, ustez, forma zaharrak izan; gure iritzian, literatur eredutzat hartu izan ziren idazleen lanetan -besteak beste, Larramendiren 1729ko gramatikan- diozkaeta diezte erako adizkiak agertzeak lagundu zezakeen, beharbada, geroagoko idazleen testuetan (Lariz, Ubillos, Agirre Asteasukoa, Lardizabal, etab.) adizkiok hedatzen. Aipatutako adizkietako erroez jarduteaz gain, erroaren eta erro bakoitzak hartzen zuen pluralgilearen araberako (balizko) kronologia bat ere eskainiko dugu.
2019-01-01T00:00:00Z