Irakaskuntza Materiala-Bilboko Hezkuntza Fakultatea;;Material Docente-Facultad de Educación de Bilbao
http://hdl.handle.net/10810/2049
2024-03-29T07:40:20ZGuía sobre cómo usar, citar y referenciar fuentes académicas
http://hdl.handle.net/10810/55434
Guía sobre cómo usar, citar y referenciar fuentes académicas
Encinas Reguero, María del Carmen; Balza Tardaguila, Irene; Langarica Rocafort, Argia; Peña Zabala, Miriam; Urrutia Rasines, Ana; Zamalloa Echevarría, Teresa
Esta guía sobre cómo usar, citar y referenciar fuentes académicas se ha elaborado dentro de un Proyecto de Innovación Educativa (PIE HBT94/19-20) financiado por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU).
2021-12-01T00:00:00ZEtorkizuneko hezitzailea puta eta bolleroa?
http://hdl.handle.net/10810/20803
Etorkizuneko hezitzailea puta eta bolleroa?
Axpe Saez, Inge; Ramos Díaz, Estibaliz; Rodríguez Fernández, Arantzazu
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabiltzen duen material hau Hezkuntzaren Psikologiako derrigorrezko irakasgaian aplikatutako da, BIUEko Gizarte Hezkuntzako graduan, 2. mailako 1. lau hilabetean. Hala ere, apligarria litzateke Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntzako graduetan, non irakasgai berdina eskaintzen den (1. mailako 1. lau hilabetean). Irakasgaiak 6 kreditu ECTS ditu eta proiektuak lau hilabete osoa hartu du.
Proiektuaren hasieran ikasleei eskaintzen zaien ezenarioan, haien eskolako bi ikaskideen arteko elkarrizketa informal bat eskaintzen zaie. Horretan, aipatutako bi ikasle horiek (etorkizunean hezitzaile edo maisu/maistra izango direnak) sexualki aktiboa den neska baten jokabidea gogor kritikatzen dute, neska irainduz. Ezenario horren bidez irakasgaiaren ikasleen hausnarketa kritikoa bultzatu nahi da: nola da posible etorkizunean hezitzaile edo maisu/maistra izango direnak, horrelako ideia eta estereotipoak agertzea? Nondik datoz? Ikasiak dira? Nola ikasten dira? Aldatu daitezke?
Horrela bi helburu lortu nahi dira: alde batetik irakasagaiaren edukiak lantzea (ikasketa azaltzen duten teoriak) eta bestetik esku-hartzea (ikasketa berria sortzea) bultzatu nahi da, azken hau ikasleek beraiek haien kideak hez ditzaketen ikus-entzuneko baliabideak sortuz
Duración (en horas): De 41 a 50 horas
Destinatario: Estudiante
2017-01-27T00:00:00ZEuskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
http://hdl.handle.net/10810/20802
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Romero Andonegui, Asier
Galdera eragilea:
Posiblea da euskararen erabilera sustatzea eskolaz kanpoko jardueretan?
Planteamendu metodologikoaren laburpena:
Proiektuak hiru fase izan ditu: testuinguru-fasea; garapen-fasea; eta aurkezpen-fasea. Fase bakoitzean jarduera mota ezberdinak erabili dira. Metaforikoki, eta proiektua hobeto ulertzeko, jolastokiko eremuak erabili dira. Hala, fase bakoitzean jolastokiko eremu batean egon gara.
1. Testuinguru-fasea (jolasteko lurrean)
Fase honetan ikasleek proiektuaren agertokiaren berri izan dute eta proiektuarekin konpromisoa hartu behar dute. Horretarako, taldeen eraketa egin da (rolak banatu, funtzionamendurako barne arauak definitu, etabar). Irakaslearen aldetik, proiektua aurkeztu da (helburuak, eginkizunak, proiektuaren interesaren balioespena, etabar). Gainera, bideo bat eta hausnartzeko galdera bat erabili zen agertokiaren aurkezteko: ‘Zein hizkuntza entzuten da Haur Hezkuntzako jolastokian?’ Bideoa ikusi ostean, brainstorming teknika erabili da hobeto definitzeko zer dakiten eta zer ikasi behar duten proiektu honekin. Amaitzeko, talde bakoitzak taldearen estrategia definitu behar du (pentsatu, eztabaidatu, erabaki eta idatzi).
2.Garapen-fasea (zabuetan)
Fase honetan proiektua bera garatu behar dute elkarlanean. Horretarako, hiru azpifase bete behar dituzte:
1. azpi-fasearen helburua: pentsamendu magikoa, sinbolikoa, gorputzekoa, hitzezkoa, fantastikoa eta poetikoa lantzeko baliabideak ezagutzea. Horretarako: 1) dokumentazio-bilatze kooperatiboa egin behar dute (zer dira pentsamendu mota horiek, zertarako balio dute eta zein dira lantzeko baliabideak).
2. azpi-fasearen helburua: euskararen erabilpenerako eskolaz kanpoko ekintzei (baliabide-mota, antolakuntza eta metodologia-irizpideak) buruzko informazioa aztertzea. Horretarako: 1) bost artikulu irakurri behar dituzte puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eztabaida gidatua proposatzen da (zein zailtasun detektatzen dira?).
3. azpi-fase honetan, hezkuntza-errealitate berrien inguruko hausnarketa egitea. Horretarako: 1) bost artikulu irakurri behar dituzue puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eskolako maisu-maistra batekin elkarrizketa bat diseinatu eta grabatu behar dute. Beraz, bilera hori prestatu behar du talde bakoitzean, ondoren taldeetako adituen artean beharrak, helburuak eta abar erabaki behar dituzte (bakarka, taldeka eta adituen taldea).
3. Aurkezpen-fasea (jolastxiki)
Fase honetan proiektuaren azken emaitza aurkeztu behar dute eta taldekide bakoitzak proiektu horren atal txiki bat garatu du. Beraz, lehenbizi dokumentuaren diseinu orokorra adostu behar dute (bereziki, aurkibidea eta gaien antolamendua eta diseinu-irizpideak). Ondoren, bakoitzak txostenaren atal labur baten ardura hartu du eta hori banaka prestatu. Gainera, elkarri zuzendu behar diote prestatutako lagina, eta hobekuntzarako proposamenak ere egin behar dizkiote elkarri. Eta azkenik beren proiektuaren ahozko aurkezpena egin dute (bakarka eta taldekoa). Aurkezpen horretan talde bakoitzak beste taldeak aurkeztu duen proiektuaren alderdi sendoak eta ahulak zerrendatu ditu. Eta ikaskideek egindako atalen artean, hiru aukeratu dituzte: a) interesgarriena; b) landuena; c) estiloaren aldetik eredugarriena. Azkenean, programatuta egon arren denbora faltagatik ez ziren elkartu alorreko profesionalekin, azken hauek proiektuen gaineko balorazioa egin zezaten.
Duración (en horas): Más de 50 horas
Destinatario: Estudiante y Docente
2017-01-27T00:00:00ZTangerretik, kamioi baten azpian ezkutatuta
http://hdl.handle.net/10810/17764
Tangerretik, kamioi baten azpian ezkutatuta
Arbizu Bakaikoa, Felisa
Hamabost urteko Amir deitzen den mutil baten kasua aurkezten da. 2006eko abenduan Tangerretik (Marokko) fruta garraiatzen ari zen kamioi baten azpian gordeta, Algecirasera (Espainia) iritsi zen. Handik hilabete batera Bibora heltzen da; bertan hertzantzaren bulego batetik, Zornotzan dagoen lehen arrerako zentro batera bidatzen dute; bertan bi hilabete pasa ondoren, Bizkaiko gizarte zerbitzuek Barakaldon dagoen behin betiko arrera zentro batean kokatzen dute.
Zentro horretako hezitzailea eta zuzendaria den Fernando, gazte honi zegokion hezkuntza esku hartzearen hainbat hausnarketei aurre egin beharrean aurkitzen da. Ikaslea, Fernandoren larruan jarri behar da eta sortzen zaizkion hainbat galderei erantzun beharren aurkitzen da.
Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas
2015-07-21T00:00:00Z