(2002) 15 Zenbakia;;(2002) Número 15
http://hdl.handle.net/10810/38619
2024-03-29T10:06:33ZLilura geometrikoak (argazki-kamera geometrikoa)
http://hdl.handle.net/10810/38686
Lilura geometrikoak (argazki-kamera geometrikoa)
Arroyo Olea, Yosu
Azken urteko ordenagailuen munduko aurrerakadak gaur egungo bihurtu du infografia hitz berria. Amu geometriko txiki bat aitzakia dugula, artikulu honetan infografiaren inguruko ideia batzuk aztertzen ditugu, oinarrizko egitura batzuk aurkeztu, egituren arteko erlazioak ezarri, eta lan horren emaitza den eredu erraz bat eraiki, ematen diren urratsek eredu hori nola hobetzen duten iruditan erakutsiz.
2002-01-01T00:00:00ZPlastikozko hondakinen kudeaketa eta baliotzea
http://hdl.handle.net/10810/38685
Plastikozko hondakinen kudeaketa eta baliotzea
San José Álvarez, María José; Álvarez Pérez, Sonia; Izquierdo, M. A.
Azken urteotan, plastikoen abantailak direla eta, izugarri handitu da beraien erabilera eta horren ondorioz, plastikozko hondakinen kantitatea gero eta handiagoa da. Hondakin hauek zabortegietara bota daitezke arazorik gabe, gehienak egonkorrak eta ez-toxikoak baitira. Hala eta guztiz ere, plastikozko hondakin hauek baliozko lehengaiak dira, beraz ez du zentzurik zabortegietara botatzea duten balioa atera gabe. Hortaz, artikulu honetan, plastikozko hondakinen udeaketa eta birziklapenaren bideak landuko dira.
2002-01-01T00:00:00ZLarrialdiak konpontzeko informazio teknologietan oinarritzen diren talde-entrenamendurako sistemak
http://hdl.handle.net/10810/38683
Larrialdiak konpontzeko informazio teknologietan oinarritzen diren talde-entrenamendurako sistemak
Maseda García, José Manuel; Mediavilla Intxausti, Asier; Izkara Martínez, José Luis
Egoera konplexuak kudeatzeko arduradunek (larrialdi-egoerak tratatzen dituztenak adibidez), prestakuntza berezia behar dute, bakarkako eta taldeko prestakuntza barne. Azken hori taldeko entrenamenduarekin amaitzen da, normalean prozeduren egokitasuna egiaztatzen den simulakroa burutuz. Prozedurak zuzen gauza daitezen behar-beharrezkoa da aldez aurretiko prestakuntza eta parte hartzen duten gizabanako, talde eta erakundeen koordinazio-maila altua, prozesu osoa aurrera egokiro irten dadin. Nolanahi ere simulakroek hainbat murriztapen eta eragozpen dakartzate eta, ondorioz, ez dira behar bezain maiz egiten. Arazo hauen artean ondokoak aipatuko ditugu: kostu handia eta ohiko lana aldatu beharra, erakunde aldetiko zailtasunak eta errealitatea mugatuta erreproduzitzea.Zailtasun horiek gainditzeko asmoz, ETOILE1 proiektua sortu zen. Helburua da larrialdietako arduradunen trenamendu-saioen kalitatea, maiztasuna eta eraginkortasuna handitzea, baita prozeduren moldagarritasuna hobetzea ere. Entrenamendu-saioaren kostua ere murriztu egiten da. Hori lortzeko taldeko prestakuntzarako ingurune sakabanatu egokiaz hornitzen dira taldekideak. Ingurune horretan Informazio eta Ezagutza Teknologiak integratzen dira erreminta-multzo batean, esate baterako Errealitate Birtuala, Adimendun Agenteak eta Konpartituriko Adimen Ereduak. Sistema hori erabiltzea ohiko talde-ariketa praktikoen osagarri izango da. Proiektuaren parte bezala ebaluazio-plana ere garatu da, sortutako erreminta eta aplikazioen onarpen maila egiaztatzeko.
2002-01-01T00:00:00ZSubstratu gogorreko bentos itsastarra (I): hainbat aniztasunen gunea
http://hdl.handle.net/10810/38684
Substratu gogorreko bentos itsastarra (I): hainbat aniztasunen gunea
Pagola Carte, Santiago
Ekologian itsas substratuak sailkatzeko "gogor/bigun" dikotomia erabili ohi da. Artikulu honetan substratu gogor edo harritsuetako bentosaren hainbat ezaugarri azalduko dira. Ideien antolaketa eta garapenerako, komunitate hauen aniztasuna ardatz nagusitzat harturik, ondoko ikuspuntu hirukoitzari jarraiki zaio: 1. bizidunen aniztasuna:itsas bentosaren osagaiak eta animalia eta landareen dibertsitatea aurkeztuko dira; 2. fenomenoen aniztasuna: substratu gogorreko bentosean sortu edo garapen handia izan duten ekologiaren hainbat hipotesi edo kontzeptu bateratzaile (giltzarri-espezieak, perturbazio ertainen hipotesia, aldizkako egoeren hipotesia eta hornidura-ekologia) eta bertan oso nabariak suertatzen diren beste hainbat fenomeno (zonazio bertikala, kolonialismoa, sesilitatea eta suspentsiborismoa) azalduko dira; 3. inguruneen aniztasuna: espazioaren erabilerarekin lotutako estrategiak edota marearteko eta mareazpiko inguruneen arteko ezberdintasunak aztertuko dira.
2002-01-01T00:00:00Z