(2014) Ale berezia;;(2014) Número Extra
http://hdl.handle.net/10810/38634
Estatistikaren Nazioarteko Urtea2024-03-29T08:01:25ZPentsamendu estatistikoa: ulermena eta ohiko akatsak
http://hdl.handle.net/10810/38879
Pentsamendu estatistikoa: ulermena eta ohiko akatsak
Berciano Alcaraz, Ainhoa; Gutiérrez Guzmán, Guadalupe; Anasagasti Aguirre, Jon
Egungo gizartean, hezkuntza estatistikoa oso garrantzitsua da. Artikulu honek hainbat hausnarketa egingo ditu estatistika ikas-irakaskuntza errealitatearekin lotzeko beharraz. Horretarako, irakasle-eskola ikasleek dituzten kognizio-akats azterketa hartuko du abiapuntu. Izan ere, elkarrengandik urrun daude, eskolan ikasten den eta bizitzan erabiltzen denaren artean; horrela, Estatistikako kontzeptuak era algoritmikoan ikasten dira eta ondorioz lortutako ezagutzak ez dira esanguratsuak. Azkenik, behartuta egongo gara estatistika eguneroko arazoekin uztartzeko, hezkuntzaren metodologi aldaketaren proposamena egitera.
2014-01-01T00:00:00ZDatuen bistaratzea estatistika ofizialetan
http://hdl.handle.net/10810/38878
Datuen bistaratzea estatistika ofizialetan
Galbete Ahechu, Enara; Yurramendi Mendizabal, Yosu
Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo deritzen beste bistaratze sofistikatuago batzuk sortzen hastea.Estatistika ofizialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatzen egoera berrira moldatu ahal izateko. Hori dela eta, artikulu honetan azalduko dira zein izan diren Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanean lorturiko emaitza eta ondorioak; horretarako, bereziki erreparatuko zaie erakundearen datu mota ezberdinetara egokituriko grafiko estatiko eta batez ere dinamikoei.
2014-01-01T00:00:00ZMetodo estatistikoak saiakera klinikoetan
http://hdl.handle.net/10810/38876
Metodo estatistikoak saiakera klinikoetan
Galbete, Arkaitz
Saiakera klinikoak esperimentu estatistikoen artean kasu bereziak dira bere sekuentzia egiturarengatik eta saiakeraren unitateak gizakiak direlako. Honek erregulazio zorrotza eskatzen du eta datuen biltze eta tratatze prozesuan eragina du, askotan metodologia espezifikoa edo berria erabiliz gainera. Artikulu honetan, saiakera klinikoen diseinuan agertzen diren arazo estatistiko batzuk azaltzen dira, pazienteak tratamenduetan esleitzeko metodo esanguratsu batzuen bilduma bat egiten da eta azken urteotan garrantzia hartzen ari den inferentzia prozesu desberdin bat aurkezten da.
2014-01-01T00:00:00ZEstatistika metodoak distantzietan oinarrituriko ikuspegitik
http://hdl.handle.net/10810/38877
Estatistika metodoak distantzietan oinarrituriko ikuspegitik
Irigoyen Garbizu, Itziar; Arenas Solá, Concepción; Ferreiro, Susana; Sierra Araujo, Basilio
Lan honetan analisi anizkoitzaren baitan biltzen diren distantzietan oinarrituriko hainbat metodoren berrikusketa egin da. Oinarrizko kontzeptuak aurkeztu dira lehenik, ondoren metodoen funtsa laburki azaldu ahal izateko. Zehazki, erregresioa, diskriminazio-analisia, cluster-analisia, tipikotasuna eta sakonera aztertzen dituzten metodoak bildu ditugu. Metodologia honek berezitasun nabarmena du, edozein datu motaren gainean aplikagarria baita, datuek erakusten duten banaketa zein den ezagutu beharrik gabe. Azkenik, metodo hauen erabilgarritasuna erakusteko, funtzio-datu errealen gainean aplikatu eta lortutako emaitzak azaldu dira.
2014-01-01T00:00:00Z