Hizkuntza etorkinak: Azterketa eta erabilera didaktikoa
View/ Open
Date
2014-01-10Author
Garay Ruiz, Urtza
Metadata
Show full item recordAbstract
Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan
daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan:
-Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du
eta.
-Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio
ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen.
-Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura
soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da.
Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.