Goi Finantza Kontabilitatea
Fecha
2014-03-04Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ipiñazar I. (2014). Goi Finantza Kontabilitatea. IKD baliabideak 7. http://hdl.handle.net/10810/11999
Resumen
Koaderno honen bidez, Goi Mailako Finantza Kontabilitatea ikasgaian, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza inplementatzeko beharrezko jarraibideak aurkeztuko dira. Gai hauetan egingo da: 2 Gaia “Sozietate Anonimoaren (S.A.) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietateen (E.M.S.) Eraketa”; 3 Gaia: “Kapital Sozialaren zabalkuntzak” eta 4 Gaia “Kapital Sozialaren murrizketak”.
Ikasgaiaren ildo nagusiak aurkeztuz hasiko gara, ondoren, aipatutako gaietarako, arazoetan oinarritutako metodologiaren aplikazioan zentratzeko.
Goi Mailako Finantza Kontabilitatea ikasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako GRADUKO 2. kurtsoan ematen da eta ikasgai ardatza da. Ikasleek, aurrez, “Kontabilitaterako Sarrera” eta “Finantza Kontabilitatea” ikasi dute 1. mailan; badituzte, beraz, aurretiko oinarrizko ezagutzak.
Ikasgaiaren lortu nahi diren gaitasun espezifikoak:
• Trebetasunik zehatzenak eskuratu kontabilitate-ereduaren funtzionamenduaz.
• Kontabilitate-eragiketa desberdinen ulerkuntzan sakondu ondare garbia zehazteko.
• Finantza-tresnak gauzatzen diren kontabilitate-eraginak aztertu.
• Ezagutu zein den araudi aplikagarria, enpresek egin ditzaketen ondare garbiaren eragiketak baloratzeko eta kontabilizatzeko.