Pololu 3pi robotaren urrutiko kontrola
View/ Open
Date
2014-07-30Author
Aldalur Goenaga, Telmo
Metadata
Show full item recordAbstract
Denontzat jakina da, azken urteetan robotikaren munduak zelako garrantzia hartu duen teknologiaren munduan. Hurrengo urteetan badirudi hainbat lanetan giza faktorearen beharra txikiagoa izango dela, roboten erabilera handiagotzen baitoa. Robotak lana modu eraginkor batean egiten du eta horrek bere abantailak ditu, bai produktibitate aldetik, bai alde ekonomikotik.
Proiektu honetan Pololu 3pi izeneko robot txiki batekin egin da lan. Nahiz eta robot honek bere mugak badituen, aisialdiko eremuetan pieza garrantzitsua izan daitekela uste da. Robot honek eduki dezakeen ohiko erabilera bat da lurrean marrazturik dagoen labirinto batean ibiltzea marrari jarraituz.
Proiektu honetan sistema bat garatu nahi izan da, Pololu 3pi robotaren mugimendua urrutiko aginte batez kontrolatzeko, non erabiltzaileak aukeratu ahal duen zein funtzionalitate nahi duen robota kontrolatzeko: Biraketa Zoroa, Mugitu azeleratuz, Wiimote-a mugituz eta Biraketa normal.
Hortaz, proiektuan bi zati uztartzen dira, alde batetik Pololu 3pi robota eta bestetik urrutiko aginte bat, kasu honetan Wii bideokontsolaren Wiimote-a. Programa bat sortu da Pololu 3pi-a Wiimote-arekin mugitu eta kontrolatu ahal izateko. Hori posible izan da Atmega328 izeneko mikrokontrolagailuaren bitartez, berari esker programatu ahal izan baita robotaren programa. Aplikazioak bi zati ditu, alde batetik ikusgai zaigun interfaze grafiko bat, non robotaren funtzionalitate ezberdinak ikusten diren PC-aren pantailan. Bestetik robotak berak duen programa, interfazetik eta Wiimote-tik bidaltzen diren aginduei kasu egiten diena.