Bakerako hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Reizabal M. (2014). Bakerako hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna. IKD baliabideak 8. http://hdl.handle.net/10810/13958
Abstract
Planteatzen den arazoaren helburua da bakerako hezkuntzaren nondik norako teoriko zein praktikoak lantzea. Arazoaren bitartez ikasleek hezkuntzaren arloan lanean diharduen psikologo taldearen rola hartuz, egungo hezkuntza sisteman bizikidetza oztopatzen duten aldagaiak aztertu eta bakerako hezkuntzan oinarritutako egitura eta irakaskuntza metodologia alternatiboa proposatu behar dute.