Irakurzaletasuna Sustatzeko Teknikak: Esperientziak Haur eta Lehen Hezkuntzan
Fecha
2015-01-19Autor
Laka Garamendi, Olatz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Eskola garaian dauden haurrengan irakurketak duen garrantzia ikusita, eskola
eremuan irakurzaletasuna sustatzeko teknika ezberdinak eraman izan dira aurrera urteen
joanean. Gaur egun, ordea, eskolan gero eta presentzia handiagoa duten IKTak haurren
irakurketa grina oztopatzen duten tresnatzat ditu askok, irakurzaletasunaren
sustapenean egin ditzaketen ekarpenei inolako aukerarik eman gabe. Lan honen bidez,
beraz, gaur egungo eskoletan irakurzaletasuna sustatzeari Haur zein Lehen Hezkuntzan
zer nolako garrantzia ematen zaion aztertzeaz gain, irakurketarekiko jarrera baikorra
eraikitzerako orduan gauzatzen diren teknika eta esperientzietan IKTek zer nolako
presentzia duten ikusi nahi izan da, profesionalen iritzi eta jarrerak kontuan hartuz.