Erresberatrolaren hainbat efektu eta erabilera
View/ Open
Date
2015-06-01Author
Milton Laskibar, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Erresberatrola (3,5,4’-trihidroxistilbenoa), landareek estresari, infekzio fungikoei eta bestelako erasoei aurre egiteko ekoizten duten konposatu polifenoliko bat da.
Azken urteotan, zientzialarien aldetik arreta berezia jarri da konposatu honetan, osasunarentzat izan ditzakeen erabilpen ezberdinak aurkitzen joan diren einean. Hori dela eta, gaur egunean konposatu honi buruz ditugun ezagutzak zein diren eta noraino heltzen diren jakitea guztiz beharrezkoa da.
Helburu hau betetzeko asmoarekin egin da errebisio bibliografiko hau. Datu base nagusietatik bildutako artikulu zientifiko eta errebisio sistematikoak oinarritzat hartuta, erresberatrolak bete ditzakeen 4 funtzio jorratzen dira bertan. Lan honetan biltzen dena, erresberatrolaren inguruan idatzi/ikertu denaren zati txki batean oinarritzen den arren, nahikoa da ikusteko konposatu honek piztu duen interesa izugarria dela.
Gai honen inguruan dugun ezagutza noraino iristen den jakitea beharrezkoa da, konposatu honen erabilpen kliniko egoki bat egiteko, eta etorkizunean egin beharreko ikerketak bideratzeko.