Sostengarritasuna eta parte-hartzea, nola uztartu?
Martinez J. (2015). Sostengarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu?. IKD baliabideak 9. http://hdl.handle.net/10810/15429
Abstract
Ikasleak sozio ingurumen gatazka baten aurrean aurkitzen dira. Testuinguru honetan aurrera eraman behar dute erabaki hartze prozesu parte hartzaile baten diseinua. Diseinu prozesuan gatazkaren aktoreen identifikazioa, ingurumenaren identifikazioa eta erabaki eta kudeaketa administrativo prozesuak lantzen dira. Partaidetza Soziala eta Garapen Komunitarioko ikuspuntuz, kasuak prozesu parte hartzaileen baldintzei erreparatzen dio. Kasuak Administrazioan Ikerketa Ekintza Parte- Hartzailea aplikatzeko egoera bat suposatzen du eta arreta berezia eskaintzen dio prozesu bat aurrera eramateko eman behar diren baldintzei: informazioa, akordioa eta ebaluazioa. Halaber, kasuak gatazka sozialeko testuinguruetan erabiltzen diren teknika parte- hartzaileak jorratzeko aukera ematen du (soziograma, fluxugrama edo kontzertazio taldeak).