Show simple item record

dc.contributor.advisorUranga Iturrioz, María Josées
dc.contributor.authorTapia Alonso, Noraes
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIANes
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.es
dc.date.accessioned2015-10-08T15:31:02Z
dc.date.available2015-10-08T15:31:02Z
dc.date.issued2015-10-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/15801
dc.description.abstractBalneoterapia ur mineromedizinalen erabileran oinarritzen den antzinako terapia da, historian zehar bilakaera gorabeheratsua izan duena. Balneoterapiaren erabilerak osasunarekin harremana duenez, baliteke erizaintza-zainketa holistikoetan lagungarria izatea. Helburua: Pertsona helduei zuzendutako erizaintza-zainketetan balneoterapiak duen erabilera aztertzea. Metodologia: Hurrengo datu-iturriak erabiliz burututako errebisio narratiboa da: Biblioteka Virtual de la Salud, Tripdatabase, Pubmed, Dialnet, Cuiden, Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka, osasun-sistema publikoen web-orriak eta NNNConsult plataforma. Bilaketaren mugak identifikatu eta irizpideak zehaztu dira, helburura hurbiltzeko xedearekin. Emaitzak: Guztira 65 publikazio (datu-baseetan 58, bibliotekan 1 eta osasun-sistemetan 6) eta erizaintzako 8 ekintza aukeratu dira. Publikazioen artean, 10 errebisio sistematiko eta 6 Praktika Klinikorako gida bildu dira. Balneoterapiaren kontzeptuak aho-bidea, arnas-bidea edota bide topikoaren bidezko ur mineromedizinalen erabilerari egiten dio erreferentzia eta teknika ezberdinen bitartez, efektu fisiko, kimiko eta psikosozialak eragiten ditu. Asaldura ezberdinak dituzten pertsonengan efektu onuragarriak dituela ikusi da, batez ere asaldura erreumatiko eta kardiobaskular kronikoen kasuetan. Egun, Europako ekialdeko herrialdeetan balneoterapiak indar handia du, baina erizaintza-zainketekin duen lotura ahula da orokorrean. Eztabaida eta ondorioak: Balneoterapiaren inguruko ikerketa gehiago eta protokoloak behar dira, balneoterapia osasunaren mantentze edota berreskuratze prozesuan erabilgarria izan baitaiteke. Pazientearen osasunaren alde, erizaintza-zainketetan balneoterapia gehitzea faktore aberasgarria izango litzateke; horretarako, terapiaren inguruko ezagutzen hedapena beharrezkoa izanik. Ekarpen pertsonalak: Alde batetik, osasunaren promozioan eta prebentzioan balneoterapiaren erabilera aztergai interesgarria da; bestetik, erizaintza-zainketetan erabilgarria izan daiteke, kronikotasunarekin harremana duelako eta baliabideak eskuragarri daudelako gure inguruan. Horretarako, formakuntzan eta gida internazionaletan balneoterapia barneratzea lagungarria izango litzateke.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbalneoterapiaes
dc.subjectbalneotherapyes
dc.subjectbalneologíaes
dc.subjectbalneologyes
dc.subjectcrenoterapiaes
dc.subjectcrenotherapyes
dc.subjectenfermeríaes
dc.subjectnursinges
dc.titleBalneoterapia eta erizaintza-zainketakes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2015-05-29T12:25:14Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2015, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes
dc.identifier.gaurassign26208-661103es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record