Bothrops aff. Leucurus (Wagler, 1824) populazio irlatar baten deskribapen morfologikoa: suge populazio irlatar baten morfologia
View/ Open
Date
2016-04-27Author
Blanco de la Peña, Lain
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Atrox konplexuko espezieen barruan, Bothrops leucurus (Wagler, 1824) Bahia estatuko oihan atlantikoko sugegorri espezie arruntena da. Polimorfikoa da eta ezaugarri geografikoekin, ontogenikoekin eta sexuarekin erlazionatutako kolore aldakortasuna aurkezten du. Jadanik hainbat ikerketa burutu dira kontinenteko populazioei buruz, baina, oraindik ez da lanik egin BTS badiako populazio uhartetarrekin. Lan honen xedea Bothrops aff. leucurus populazio uhartetarraren deskribapena burutzea izan da, orbanen ereduetan, folidosian eta gorputz tamainan oinarriturik. Lagin tamaina erlatiboki txikia izanik (n=20), Student t testeko emaitzak type II erroreen menpe daude eta kontinenteko eta uharteko populazioen arteko ezberdintasunak estatistikoki ikertu izan ez diren arren, gure datuak garrantzia dute. Izan ere, ikerketa sakonagoetan oinarri bezala erabili ahal izango dira. Biometriari dagokionez, gure populazio uhartetarrean batazbesteko MKL txikiagoa ikusi dugu eta balioen tarteak murritzagoak dira. Ez da sexuen arteko ezberdintasun esangarririk topatu gorputzeko neurrientzat. Folidosian (ezkata zenbateka) lortutako datuak, beste autoreek Bothrops leucurus-entzat deskribatutako parametroekin bat datozen arren, gure laginak ezkata tarte mugatuagoak ageri ditu. Orban ereduak ale guztietan behatu eta irudikatu ostean, oro har bi eredu ezberdindu eta deskribatzea posible izan da. Behatuak izan diren ezberdintasunak, uhartetako baliagai-hornidura mugatuen ondorio gisa uler daitezke, izan ere, halako baldintzetan ale txikiagoak positiboki hautatuak izango liratekeelako. [EN] Within Atrox complex, Bothrops leucurus is the commonest pit-viper in the atlantic forest of Bahia state, It is
polimorphic and shows color variability related to geographic, ontogenic an sexual characters. Several
research have been already carried out on continental populations, but not on insular populations at BTS yet.
The aim of this work is to describe an insular population of Bothrops aff. leucurus, based on the strains
pattern, pholidosis and body size. As our relative little sample size (n=20) is susceptible to type II error when
Student t test is carry out, and despite differences between continental and insular populations have not been
analyzed statistically, our data are still valuable. In fact, it will be possible to use them as base in further
studies. We have observed smaller SVL average value in our insular population and more limited size range
too. Nevertheless, no significant differences between sexes were found. Gathered pholidosis data (scale
counting) coincide with values previously published by other authors for Bothrops leucurus, although our
sample shows more restricted scale ranges. Strains patterns of stain were analyzed and reproduced for all
specimens and two main patterns were distinguished and described. The differences observed could be
explained by the island limited resources, since smaller specimens would be positively selected.