Sedimentazioaren gaineko kontrolak Murgiako diapiroaren ipar-mendebaldean
Abstract
Eusko Kantauriar Arroko Albiar-Cenomaniar mugaren inguruan trnsgresio orkorra gertatu zen subsidentzia
tektonikoaren desazelerazio eta diapirismoaren sortze efektuarekin batera. Honen ondorioz, kostaldeko
ingurune siliziklastikoek oso erretrogradazio arina erakusten dute, hedapen handiko karbonatozko arrapal
itsastar zabalen garapenerako eremua utziz. Analisi estratigrafikoaren bidez, Murgiako diapiroaren iparmendebaldeko
Albiar-Cenomaniar trasizioko materialak aztertzen dira, aldaketa sedimentologiko arin
honetarako ezaugarriak eta kontrolak ezagutzeko.