Show simple item record

dc.contributor.advisorAldeano Merchan, Leirees
dc.contributor.authorBlanco Gutierrez, Nereaes
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLAes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2016-10-17T16:47:40Z
dc.date.available2016-10-17T16:47:40Z
dc.date.issued2016-10-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/19314
dc.description.abstractOsasun sistemako profesionalek, gizartearen barne dagoen taldea izanda, ideia okerrak eta estereotipo ezberdinak izan ditzakete gaixotasun mentala duten pertsonetan estigma areagotu eta indartu ditzaketenak. Profesional hauen interbentzioak eta modu inkontzientean edota kontzientean jokatzeak, gaixotasun mentala pairatzen duten pertsonekiko diskriminazio eta aurreiritzizko egoerak sor ditzakete. Ikerketen arabera, estigma presente dagoen esparrurik oinarrizkoenetariko bat, esparru sanitarioa da, eta Osasun Profesionalen estigmak gaixotasun mentala pairatzen duen pertsonarekiko, ondorio mingarriak eragingo ditu, hala nola, arreta maila gutxiago edota desegokia eskaini, eta gizartean barneratzeko aukera oztopatu. Begi bistan dago beraz, pertsona hauei osasun artatze egokia eta etikoa eman ahal izateko, beharrezkoa dela estigmaren garrantziaz ohartzea eta honen kontra egitea. Literaturaren berrikusketa honen helburua gaixotasun mentala pairatzen duten pertsonekiko, osasun profesionalek adierazten duten estigma deskribatzea eta aztertzea da. Burututako metodologiari dagokionez, lan honek planifikatutako eta egituratutako prozesu bat jarraitzen du literaturen bilaketa zehatza eta sakona egiteko asmoz. Datu base, gida kliniko eta aldizkari elektroniko ezberdinetan bilaketak egin dira, ondoren informazioaren hautaketarako eta azterketa kritikoa egiteko. Prozesu honi esker, helburuari erantzuna eta indarra emateko ebidentzia nahikoa aurkitu da. Emaitzei dagokionez, osasun sistemako profesionalek estigma maila minimo bat dutela esan beharra dago, baina populazio orokorrak baino gutxiago. Hala ere, osasun mentalean aritzen direnek, beste osasun zerbitzuetako profesionalekin alderatuz, estigma gutxiago adierazten dute. Lehen Mailako Arretako profesionalek, medikuek eta ikasle sanitarioek, jarrera negatibo gehien dituztenak dira, arlo honi buruzko heziketa, esperientzia eta pertsona hauekiko kontaktu gutxien izan dituztelako. Gaixotasun mentalei dagokionez, oraindik ere eskizofrenia da estigma gehien duen gaixotasuna, pertsona hauekiko gizarteak mantentzen dituen sineskera eta aurreiritzi okerrak direla eta. Erizaintzako profesionalak, osasun sistemako beste profesionalekin batera, posizio pribilegiatu batean aurkitzen dira, non motibazioa eta egoera aldatzeko gaitasuna daukaten. Modu honetan, desestigmatizazio prozesuaren agente sozialak dira gaixotasun mentala duten pertsonen egoera hobetzeko gai direnak.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectgaixotasun mentalaes
dc.subjectestigmaes
dc.subjectosasun profesionalaes
dc.titleGaixotasun mentalen estigma osasun profesionaletan. Literaturaren berrikusketa bibliografikoaes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-05-16T11:54:29Zes
dc.language.rfc3066euses
dc.rights.holder© 2016, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería (C. Adscrito)es
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua (I.Atxikia)es
dc.identifier.gaurregister67796-695697-08es
dc.identifier.gaurassign39459-695697es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record