Ahalduntzea eta gizarte parte-hartze estrategiak. Kasu baten azterketa: Nahikari prostituzio programa
View/ Open
Date
2016-12-29Author
Codesal Celorio, Alejandra
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bidez, ahalduntze kontzeptuaren errebisioa egin nahi da, bai eta honek gizarte eraldatze estrategietan dituen eraginak aztertu ere. Horretarako sexu langileen kolektiboari helduko diogu, estigmak zeharkatutako kolektiboa den heinean gizarte parte-hartzea proposatuz garapenerako gako gisa. Honekin batera, esparru honetan gizarte hezitzaileek izan dezaketen jardunaz hausnartzea ere bilatzen da, izaera honetako prozesu askatzaileetan garatutako esku-hartze proposamen bat mahai-gaineratuz. Honetarako, Kasu Azterketa metodologiaz baliatu gara, behaketa parte-hartzailea gauzatuz eta aztertutako ahalduntze prozesuan murgilduta egon diren sexu langileei elkarrizketak eginez.