AC magnetrometro multierresonanteen automatizazioaren azterketa
View/ Open
Date
2017-01-09Author
Mutiloa Rodríguez, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoaren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onkologiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian beroketan oinarritutako minbiziaren aurkako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da xurgapen tasa espezifikoa, SAR-a. Izan ere, nanopartikulek eremu magnetikotik xurgatutako potentzia (Specific Absortion Rate) honek adierazten du.
Lan honetan nanopartikulen SAR-aren neurketa egiteko erabiltzen den EM05 aplikagailu elektromagnetiko multierresonantea aztertu da, eta honen automatizazioa egiteko era ezberdinak aztertu dira. Horretarako, aplikagailu elektromagnetikoaren funtzionamenduak finkatutako baldintzak betetzen dituzten elementu elektronikoak bilatu eta aztertu dira. Elementu elektroniko ezberdin horiek aplikagailuaren funtzionamenduan duten eragina aztertzeko graduan zehar hainbat irakasgaitan ikasitako PSpice programa erabili da.
Behin gailu elektroniko egokiak bilatuta eta aztertuta, hauekin automatizazioa era ezberdinetara nola egin daitekeen eztabaidatu da. Zehazki, irakurri/idatzi txartelak, Raspberry Pi-a eta Arduinoa erabiltzeko aukerak aztertu dira.
Lan honen lehenengo kapituluan hipertermia magnetikoaren eta EM05 aplikagailu magnetiko multierresonantearen arteko lotura aztertu da. Bigarrenean eta hirugarrenean aplikagailu elektromagnetikoaren azterketa eta automatizazioa egin ahal izateko beharrezkoak diren elementu elektronikoen azterketa egin da. Eta azkenik, laugarren kapituluan, automatizazioan erabiliko diren elementu elektronikoak finkatuta, automatizazioa nola egin daitekeen aztertu da.