UPV-EHU ADDI
  • Itzuli
    • English
    • español
    • Basque
  • Nire Dspace
  • Basque 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Item erakusi 
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Item erakusi
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Item erakusi
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

AC magnetrometro multierresonanteen automatizazioaren azterketa

Thumbnail
Ikusi/Ireki
GRAL_MutiloaRodriguezEneko (25.18Mb)
Data
2017-01-09
Egilea
Mutiloa Rodríguez, Eneko
Metadata
Itemaren erregistro osoa erakusten du
URI
http://hdl.handle.net/10810/20106
Laburpena
Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoaren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onkologiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian beroketan oinarritutako minbiziaren aurkako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da xurgapen tasa espezifikoa, SAR-a. Izan ere, nanopartikulek eremu magnetikotik xurgatutako potentzia (Specific Absortion Rate) honek adierazten du. Lan honetan nanopartikulen SAR-aren neurketa egiteko erabiltzen den EM05 aplikagailu elektromagnetiko multierresonantea aztertu da, eta honen automatizazioa egiteko era ezberdinak aztertu dira. Horretarako, aplikagailu elektromagnetikoaren funtzionamenduak finkatutako baldintzak betetzen dituzten elementu elektronikoak bilatu eta aztertu dira. Elementu elektroniko ezberdin horiek aplikagailuaren funtzionamenduan duten eragina aztertzeko graduan zehar hainbat irakasgaitan ikasitako PSpice programa erabili da. Behin gailu elektroniko egokiak bilatuta eta aztertuta, hauekin automatizazioa era ezberdinetara nola egin daitekeen eztabaidatu da. Zehazki, irakurri/idatzi txartelak, Raspberry Pi-a eta Arduinoa erabiltzeko aukerak aztertu dira. Lan honen lehenengo kapituluan hipertermia magnetikoaren eta EM05 aplikagailu magnetiko multierresonantearen arteko lotura aztertu da. Bigarrenean eta hirugarrenean aplikagailu elektromagnetikoaren azterketa eta automatizazioa egin ahal izateko beharrezkoak diren elementu elektronikoen azterketa egin da. Eta azkenik, laugarren kapituluan, automatizazioan erabiliko diren elementu elektronikoak finkatuta, automatizazioa nola egin daitekeen aztertu da.
Collections
  • Recolecta
  • Lan Akademikoak-Zientzia eta Teknologia Fakultatea

DSpace software copyright © 2002-2016  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Zerrendatu

Gordailu osoaKomunitateak & bildumakArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriakBilduma hauArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materiak

Nire kontua

Sartu

Estatistikak

Ikusi erabilearen inguruko estatistikak

DSpace software copyright © 2002-2016  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka