Show simple item record

dc.contributor.advisorLascurain Ayastuy, Nere Amaia ORCIDes
dc.contributor.authorGoizueta Royo, Ioritzes
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIAes
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.eu
dc.date.accessioned2017-01-09T18:16:45Z
dc.date.available2017-01-09T18:16:45Z
dc.date.issued2017-01-09
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/20107
dc.description.abstractGizakiak orain dela milaka urtetatik hona ezagutu eta hamaika zereginetarako esplotatu badu ere, hagina (Taxus baccata L.) Iberiar Penintsulan ikuspegi dendrokronologikotik aztertu ez den landare espezie gimnospermoa da. Ikerlan honetan, Araba eta Errioxa lurraldeen arteko mugan kokatutako zuhaitz populazio menditar bat aztertu zen. Hau, bi azpipopulaziotan (ospela eta egutera) bereizten zen, lehenengoa ipar-orientazioduna eta Eskualde biogeografiko Eurosiberiarraren barnean kokatzen zena, eta bigarrena hego-orientazioduna eta Eskualde Mediterraneoaren zati zena. 18 ale aukeratu eta lagindu ziren, bakoitzaren enborretik egurrezko pare bat zilindro erauziz eta beranduago hazkunde-eraztunak datatuz. Kronologia-serieak eraiki ondoren, hazkunde erradiala eta tenperatura nahiz prezipitazioen eragin klimatikoa aztertu ziren hagin talde bakoitzean. Lortutako emaitzen artean, ospeleko banakoak eguterakoak baino zaharragoak zirela behatu zen, era berean, hauen urteroko eraztun-lodiera txikiagoa zelarik. Bestalde, zuhaitzen hazkuntza eta klimaren arteko erlazioa islatzen zuten aldagaientzako balio adierazgarriak lortu ziren. Analisi dendroklimatologikoan behatutako erantzunak populazio-mailakoak (ale guztietan modu berean) eta azpipopulazio-mailakoak (orientazioaren araberakoak) izan ziren: alde batetik, hazkuntza urteko apirileko tenperaturak eta udarako (ekaina-uztaila) prezipitazioek korrelazio positibo estua erakutsi zuten populazio guztian, ekaineko tenperaturak maila bereko erantzun negatiboa adierazi zuen bitartean. Bestetik, otsaileko tenperaturak, soilik eguteran izan zuen korrelazio positiboa, ospelean erantzun berdina urte amaierako (azaroko eta abenduko) tenperaturak erakutsi zuen bitartean. Prezipitazio eta hazkuntza arteko azpipopulazio-mailako erantzuna soilik ospeleko taldean behatu zen, aurreko urteko azaroan korrelazio positiboa adieraziz eta eraztunen sorrera urteko apirilean, berriz, negatiboa. Esanak esan, hagina analisi dendrokronologikoetarako egokia zela konkluditu zen, aldaketa klimatikoaren ondorioen azterketarako espezie potentziala.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectdendrokronologiaes
dc.subjecttaxus baccataes
dc.subjectdendroklimatologiaes
dc.subjectIberiar Penintsulaes
dc.titleAldagai klimatikoen eragina haginaren (Taxus baccata L.) hazkuntza-eraztunen zabaleranes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-06-24T06:50:43Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2016 Goizueta Royo, Ioritzes
dc.contributor.degreeGrado en Biologíaes
dc.contributor.degreeBiologiako Graduaes
dc.identifier.gaurregister70857-704949-09es
dc.identifier.gaurassign37260-704949es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record