GIBaren egitura-proteina-kolesterol elkarrekintzaren azterketa
View/ Open
Date
2017-01-10Author
Araujo Lombraña, Ariane
Metadata
Show full item recordAbstract
Gag poliproteina GIB-1 birusaren egitura-proteina bat da. Ikerketek adierazi duten moduan, Gag proteinak mintzeko lipido-baltsekin ditu elkarrekintzak, zehazki bertan dagoen PI(4,5)P2rekin. Aldiz, baltsak osatzen dituzten bestelako lipidoekin dituen elkarrekintzak argitzeke daude oraindik. Horregatik, Gag proteinak zelula-mintzeko kolesterolarekin elkarrekintzak dituen edo ez aztertuko da. Horretarako fotokolesterol erradioaktiboa erabiliko da, izan ere molekula hauek gai dira lotura kobalenteak eratzeko 3 Å-etako distantzia baino hurbilago dauden molekulekin. Honela, Gag proteina eta zelula-mintzeko kolesterolaren artean elkarrekintzarik dagoen zehaztuko da.