Zerbitzu-marketineko terminologiaren azterketa
Laburpena
UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradu amaierako lan honen helburua Marketin sektoriala edo Sektore-marketina irakasgaiaren barruan kokatzen den Zerbitzu-marketin arloko terminologia erreala biltzen duen termino-zerrenda eleaniztun bat egitea da. Honekin, Ekonomia Zientzien esparruan euskarazko terminologia errealaren garapen eta finkapenean ekarpen bat egin nahi dugu eta terminoak testuetan nola erabiltzen diren erakutsi.