Haurren obesitatearen prebentzioa egiteko proposatutako osasun heziketa programa
Date
2017-02-14Author
Castañeira Huerta, Elisabeth
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Osasunaren Mundu Elkartearen (OME) arabera, obesitatea “osasunarentzat
arriskutsua den gantz metaketa ez normala edo gehiegizkoa” da eta mundu mailan
gizentasuna osasun publikoaren arazo larrienetako bat kontsideratzen da XXI.
mendean. Gaixotasun honek prebalentzia altua duela ikusi da, komorbilitate larriak eman ditzakeela eta azkenik, arrisku faktore askok prebenigarriak direla ikusi da. Hau dela eta haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen da.
Helburuak: Euskal Autonomia Erkidegoan haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko
Osasun Heziketa Programa bat diseinatzea da Gradu Amaierako lanaren helburua.
Helburu nagusia lortzeko helburu zehatzak planteatu dira.Metodologia: Lehenengo bilaketa bibliografikoa egin da hainbat datu basetan kontsultatuz: Biblioteca Virtual de la Salud, Pubmed eta Cuiden. Ondoren, EAEan zentratutako lana denez, Euskadi eta Espainia mailan garrantzitsuak diren ikerketak,artikuluak, txostenak eta protokoloak bilatu dira web gune ofizialetan. Bukatzeko,obesitatearen inguruan informazioa bilatzeaz gain, bestelako gaiak jorratzen dituzten
lan akademikoak ere bilatu dira, Google Academico deritzon bilatzailez baliatuz.
Garapena: Osasun heziketa programaren garapenean talde diana, helburu pedagogikoak, metodologia pedagogikoa, edukiak edo gaitegia eta kronograma
zehaztu dira.Ebaluazioa: Osasun heziketa programa era jarraitu batean osatzea eta hobetzea da honen helburua. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da: lehenengoan, emaitzak aztertuko dira; ondoren, prozesua eta azkenik, programaren egitura. Ekarpen eta iritzi pertsonala: Erizaintzaren ikuspegiaren aldetik, osasun heziketa
gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren promozioa bermatzeko tresnaren garrantzia
azpimarratzen da. Batez ere, umeei egiten den heziketa etorkizunean gaixotasun
askok prebenitzeko erabili daitekeelako. Ondorioz, erizaina ezinbesteko papera
betetzen du osasun hezitzailearen rolean. Atal honetan, haurren obesitatearen
prebentzioa eraginkorragoa izateko hobekuntzak proposatzen dira. Bukatzeko, nahiz eta lana bide luzea eta oztopoz betetakoa izan, esperientzia oso aberasgarria izan da, profesionalki eta pertsonalki.