Programazio Paraleloa: MPI
Date
2017-01-25Author
Muguerza Rivero, Javier Francisco
Arruabarrena Frutos, Agustín
Metadata
Show full item record
Martin J. , Muguerza J. , Arruabarrena A. , Arregi O. & Arbelaitz O. (2017). Programazio Paraleloa: MPI. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20822
Abstract
Programazio paraleloko arloan proiektu bat garatu beharko dute ikasleek. Horretarako, memoria banatuko sistema bat erabiliko dute, kalkuluko cluster bat, hain zuzen ere. Proiektuaren bidez, balizko enkargu profesional bat ebatzi beharko dute (proiektu honetan, beroaren difusioa simulatzen duen algoritmo paralelo bat programatu beharko dute). Programa paraleloa garatzeko, MPI estandarra erabiliko da.
Ikasleak taldetan banatuko dira. Hasteko, memoria banatuko makinetan programa paraleloak sortzeko ageri diren arazo nagusiak landuko dituzte puzzle motako jarduera erabiliz: (a) komunikazio kolektiboak, (b) datu-mota deribatuak eta komunikatzaileak, eta (c) lan-kargaren banaketa dinamikoa (manager-worker eredua), eta mugen arazoa datuak banatzerakoan. Ondoren, aplikazioa paralelizatzeari ekingo diote, eta lortutako errendimendua aztertu. Proiektua bukatzeko, talde bakoitzak egindako lana eta lortutako emaitzak aurkeztuko ditu.