Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorAparicio Lozano, Andrea ORCID
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T13:23:55Z
dc.date.available2017-05-02T13:23:55Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21191
dc.description.abstractChadaloh kondeak 817. urtean San Gall monasterioari ondasun batzuk eman zizkion pro anima dohaintzan. Chadaloh Friuliko kondea izaki, 819. urtean hil zen avaro eta eslaviarren aurkako gerretan. Lehen aldiz 790. urtean identifikatzen da Chadaloh San Gall monasterioko dohaintza batean, bere gurasoen dohaintzaren lekuko bezala. Ostean, 805ean bere anaiarekin batera bi dohaintzen protagonista izan zen. 817. urtean burutu zuen hil aurretik azken dohaintza. Kondeak buruturiko dohaintzen izaerak agerian uzten du estruktura familiar zabalago baten parte zirela. Izan ere, Alaholfing-tar familiaren dohaintza lerro batean kokatu behar ditugu Chadaloh-ren dohaintzak, 776. urtean ekin eta 826. urtean amaitu zena. Lau belaunaldietan zehar ziklikoki pro anima dohaintzak San Gall monasterioari zuzendu izanak bazuen helburu zehatzik: dohaintzak pietate ekintza ziren lehenik, familiaren salbazioa helburu zutenak. Dohaintzen ziklikotasun horrek baina helburu sozial bat ere barneratzen zuen: identitate familiar baten eraikuntza eta identitate horren berrestea. Izan ere, pro anima dohaintzetan ekintza bidez identitate horren gailentasun soziala antzezten zen ahaide sare baten aurrean. Horrela Alaholfing-tarrentzat lau belaunaldietan zehar pro anima dohaintzak instrumentu sozial bilakatu ziren, botere zeremonia zikliko.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAlaholfing-tar familia San Gall Monasterian: 776-826, pro anima dohaintza ziklo baten eraikuntza
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-09T06:12:07Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister69829-698623-09
dc.identifier.gaurassign40401-698623


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record