Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Aspektuaren erabilera aginteran
View/ Open
Author
Iraola Lasa, Leila
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren
lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: aspektuaren erabilera
aginteran. Lehenik eta behin, lan hau eginda zer
helburu lortu nahi diren azalduko da, baita
helburu horiek lortzeko baliatuko den metodologia ere. Jarraian, gaiari helduko zaio eta bi
atal nagusitan banatuko da lana: deskribapen gramatikala eta analisi praktikoa. Lehenengo
atalean, ahalik eta sakonen deskribatuko da esku artean dugun gramatikaren alderdia, eta
horretarako adibideak emango dira garbi geldi dadin azalpena, ezinbestekoa baita irakasle
batentzat azaldu behar duena ongi ezagutzea. Jada azalpena osatuta dagoenean, ikasleek
zer-nolako zailtasunak izan ditzaketen identifikatu ahal izango dira, azken finean zailtasun
horiek baldintzatuko
baitute azalpena nola eman eta
zein ariketa egin. Bigarrengo atalean,
gaur egun errusiera irakasteko eskura ditugun baliabideak aztertuko dira. Baliabide horien
artean irakaskuntzarako ohikoak diren eskuliburu orokorrak aztertuko dira: Русскийязык: 5 элементов(Эсмантова, 2009 eta 2011), Поехали!
(Чернышов, 2009),
Русский язык
для начинающих. Книга 1
(Овсиенко, 2008),
Русский язык. Средний этап. Книга 2
(Овсиенко, 2006)
eta
Вперёд!
(Головко, 2006); baina baita eskuliburu espezifikoak ere:
Виды русского глагола: значение и употребление
(Караванов, 2005),
Употребление
видов глагола в русском языке
(Скворцова, 2005). Horietaz gain, baliagarriak izan
daitezkeen beste mota bateko liburuak ere aztertuko dira, hots, gramatika praktikoak:
El ruso. Gramática práctica(Pulkina, 2000)
eta
Грамматика русского языка в
упражнениях и комментариях. Морфология
(Глазунова, 2007). Liburu bakoitzak gure
gaia nola lantzen duen
(azalpen gramatikalik ematen du
en ala ez, azalpenak zuzenak diren
ala ez, nahikoa
al den emandako azalpenekin...) eta zer motatako ariketak eskaintzen
dituen ikusiko dugu. Bestalde, liburu horiek aurrez identifikatutako zailtasunei zer
irtenbide ematen dieten aztertuko da. Behin lan hori amaituta, ondorio batzuk aterako dira
eta aztertutako errusierako eskuliburuak gai hori irakasteko baliagarriak diren ala ez
baloratuko da. Nahiz eta balorazio
orokor bat egingo den, kontuan izan behar da ikasleen
ezaugarrien arabera aldatu egiten dela irakasteko modua, eta ondorioz, baita erabiliko diren
baliabideak ere.