Show simple item record

dc.contributor.advisorBengoechea Rementería, María Belén ORCID
dc.contributor.advisorEscribano Ruiz, Sergio ORCID
dc.contributor.authorAguirrezabala Lizarazu, Edurne
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T14:14:59Z
dc.date.available2017-05-02T14:14:59Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21213
dc.description.abstractLan honen helburua Bidaniako udalerrian, Gipuzkoan, kokatzen den portzelana fabrikaren inguruko ikerketa historikoa egitea da. Gai honi buruzko bibliografia gabezia dela eta metodo arkeologikoa erabiliz, informazio osagarria eskaintzen saiatuko gara. Horretarako, iturri ezberdinak eta metodologia zehatz bat erabiliko dut, lanaren ziurtasuna bermatze aldera. Kontsultaturiko iturrien artean, bibliografikoak, etnografikoak zein arkeologikoak aurki daitezke. Kasu honetan, ahozko testigantzek zein froga materialek pisu handia izango dutelarik lanan zehar. Metodologiari dagokionez, lanaren izaera interdiziplinarra azpimarratu behar da. Iturri ezberdinak erabiliz informazio kontrastatu eta ondorio orokor zein hipotesiak planteatu nahi izan baitira. Iturri hauei esker, Bidanian hasiera batean zeramikarekin eta ostean portzelanarekin lotuta egon ziren bi lantegiei buruzko informazioa lortu ahal izan da. Lehen lantegia 1933. urtean fundatu zuten Muñoa anaiek, baina gerra zibila zela eta lantegiaren jabetza Bidasoako Portzelana konpainiaren esku geratu zen. 50. hamarkadan ordea, Puente Ortaz sendiak hartu zuen lantegiaren ardura, honen produkzio intentsiboagoa bilatuz. Hauen esku bigarren eraikin bat egin zen aurrekoaren gainean, egun mantentzen den eraikina izanik. Eraikin honen bizia ordea, nahiko mugatua izan zen. Izan ere, 70. hamarkadarako honen itxiera eman zen, gaur egun arte bere horretan mantendu delarik. Azken urteetan ordea, jabeen interes falta dela eta teilatua bertan behera erori da, eraikinaren goiko solairua estalirik geratuz. Gertaera honek gainera, eraikina beraren segurtasunean eragin du, estruktura kaltetua ikusi delarik. Honetaz gain, eraikinaren barruko materialen expolio garbia eman da, honen izaera nahikotxo aldatuz. Gure 2 asmoa, beraz, lantegi honek izaniko garrantzi historikoa eta eragina aztertzea izango da. Ondoren, bai Gipuzkoako Aldundia zein Bidaniako Udaletxeari honen babespena zein ikerketa historiko sakonagoa eskatu ahal izateko.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectportzelana
dc.subjectBidania
dc.titleBidaniako portzelana fabrika
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-10T09:28:36Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurassign40710-655785


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record