UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Erdi Aroko hirigintza arkeologiaren ikuspuntutik

Thumbnail
View/Open
GRAL (2.208Mb)
Author
Iparragirre Lekuona, Araitz
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21259
Abstract
Erdi Aroko hirigintza Arkeologiaren ikuspuntutik lantzen duen lan honetan, lehenik Erdi Aroko hirigintzaren elementu eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Atal honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako hiribilduen fundazio moduaren datuak ere ematen dira. Jarraian, Hiri Arkeologian murgilduz, honen Britainia Handiko sorreraren eta Europako proiektu nagusien berri ere ematen da eta ondoren, baita penintsulakoen berri ere. Atal honetan momentu hartan berrikuntza gehien praktikan jarri eta oihartzun handiena lortu zuen Tarragonako adibidearen berri ematen da. Gero, marko zabaletik marko txikiagora pasatuz, Euskal Autonomi Erkidegoko egoera legala laburki aurkezteaz gain Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako jarduera arkeologikoen nondik norakoak azaltzen dira hainbat grafikoetan azaltzen diren datuen laguntzaz. Esparru honetan, amaitzeko, Gipuzkoako hiribilduetan egin diren jarduera arkeologikoen gaineko datu bilketa egin ondoren, grafikoetan azaldu eta hainbat ondorio atera dira. Lanaren hurrengo atalean, Donostia hiribilduaren kasua landu da. Lehenik, Donostia hiria geografikoki eta historikoki kokatu dugu, fundazioaren eta honen garrantziaren berri emanez. Gero Hiri Arkeologiak Donostian izan duen presentzia aztertu nahian, hiribilduaren Parte Zaharrean egin diren esku-hartze arkeologikoen datu bilketa egin da eta hauek, bi grafikoetan aurkeztu dira, batetik Donostiako jarduera arkeologikoak urteetan zehar izan duen bilakaera adierazten duen grafikoa eginez eta bestetik, hiribilduan egin diren esku-hartzeak, ze motatakoak izan diren aurkezten dituen grafikoa osatuz. Datu hauek ezagutu ondoren, Donostia hiribilduko hirigintzak izan dituen eraikuntza faseak, fasez-fase, aurkeztu dira, espazio honetan egon diren lehen okupazio faseetatik, gaur egunera arte. Ondoren, Hiri Arkeologiak Erdi Aroko hirigintzaren ezagutzan eskaini dituen emaitza eta ekarpenak azaltzen dira, iturri idatziek ezarri eta hautsitako tradizio batzuen berri emateaz gainera. Azkenik, Euskal Herriko Hiri Arkeologiaren gaur egungo egoeraren inguruko konklusioak atera dira, ikerketa metodo honen bitartez lortutako emaitzak gizarteratzeko egin beharreko lanaren premiaren gainean indarra eginaz. Amaitzeko, lanaren burutzeko erabilitako bibliografia zerrenda eta lana aberastea ahalbideratzen duten zenbait eranskin atxiki dira. Azken hauek, Donostiako Udal Agiritegitik lortutako dokumentuak eta Landa Lanean ateratako argazkiak dira.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka