Show simple item record

dc.contributor.advisorOtaegui Imaz, Maria Lourdes
dc.contributor.authorFolgoso Barrenechea, Estibaliz
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:26:48Z
dc.date.available2017-05-02T16:26:48Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21260
dc.description.abstractEmakume idazle gazteen belaunaldiaren etorrera indartsua XXI. mendeko euskal literaturaren gertakari agerikoa da. 2000-2012 urteen artean plazaratutako emakume idazleez belaunaldi berriaren ezaugarriez eztabaidatu da sarri Erasmus belaunaldiaren izenez. Orain ordea, belaunaldi berri honen azken urte hauetako ezaugarri apurtzaileak azpimarratzen dira. Ildo horretan, euskal literaturaren gaur egungo joerak aztergai hartuta, Erraiak eleberria baino gaurkotasun handiagoko eleberririk aurkitzea zaila izango litzatekeela ikusi genuen. Horregatik, sen apurtzailea duen nobela ba ote den ikusteko, lanaren azterketa egitea pentsatu genuen. Azterketa honen bidez, lanaren amaieran eleberriaren sen apurtzailea berritasun formal zein tematikoetan oinarritzen dela ikusi ahal izan dugu eta horiek sakonki aztertu ditugu. Horretarako, eleberriak irakurleen artean eta kritikariengan izan duen harrera aztertu dugu, lanaren arrakasta islatzeko asmoz. Gero, eleberria oinarritzat hartuta, instantzia narratiboen azterketa bat egin dugu, eta horren ondoren, berritasun postmodernoak ikertzen saiatu gara zenbait alor kontutan hartuz: batetik, alderdi formalari dagozkionak (oin-oharren erabilera metaliterarioa eta diskurtsoaren berezitasuna eta sorkuntza lexikoa) eta bestetik, alderdi tematikoa (gorputzaren eta botere-harremanen hausnarketa). Azkenik, azterketa horretatik eratorritako ondorioak aurkeztu dira. Lan honetatik zenbait emaitza bildu ahal izan ditugu: batetik, berritasun formaletan haustura handia ekarri duen eleberria dela, oin-oharren erabilera metaliterario hau ageri duen eleberri bakarra delako orain arte gure tradizioan. Izan ere, oin-oharrak bestelako lanetan ageri diren arren, hemen diskurtso narratiboarekin batera garatzen dira, eta beste lan batzuetan ez. Bestalde, diskurtso askatua eta sorkuntza linguistikoa ere berritasunak direla ikusi dugu, baina hedatzen ari den joera bat ere badela ematen du, badaudelako azken urteotan beste obra batzuk ere ezaugarri hauek dituztenak. Horretaz gain, ikusi dugu haustura bat markatzen duela botere-harremanen trataeran. Izan ere, gordinki kritikatzen ditu harreman heterosexual monogamo tradizionalak eta inork baino gordinago aldarrikatzen du harreman sexualak askatasunez gozatzeko beharra. Hala ere, pertsonak gizartean onartuak izateko irrikaz bizi direla ere islatzen du 3 bere lanean, gizarte-harreman tradizionalei kritika egin arren, “normala” eta onartua izateko nahia duen protagonista bat aurkezten digulako, mundu afektibo pobrea duena eta, azkenerako, bakardadean bizi dena. Bestetik, tradizionalki “emakumezkoek idatzitako literatura” bezala ezaguna den horrek jarraitu ohi dituen ildoak aintzat hartuta, oro har horiei jarraitzen diela ikusi dugu, zenbait berezitasun dituen arren. Amaitzeko, aipatzekoa iruditzen zaigu lan honen azterketa sakonik egin ez izana orain arte, eleberriaren oihartzuna hain handia izanda. Horregatik, espero dugu honako hau etorkizuneko azterketa sakonago baterako lehenengo pausoa izatea.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleErraiak eleberriaren sen apurtzailea genero ikuspegia eta teknika narratiboak aintzat hartuta
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-07T19:12:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister69617-696444-09
dc.identifier.gaurassign40285-696444


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record