Errusiako errealismoa Ilya Repin eta Lev Tolstoiren eskutik
Author
Olaso Mendibil, Andere Elene
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bidez, Errusian XIX. mende erdialdetik aurrera garaturiko
errealismoaren
ezaugarri nagusiak jorratuko dira. Garai
hartako Errusiako
pintura eta
literatura aitzaki harturik, errealismo
errusiarraren bihotzean murgilduko gara.
Hau aurrera eramateko, Ilya Repin, Errusiako margolari sozial handiaren eta Lev Tolstoi,
ospe internazionaleko idazlearen lanak eta pentsamendua aztertuko dira. Bi hauek
Errusiako errealismoaren ardatz nagusienetakoak
ditugu eta ikuspegi nahiko zabal eta
aldi berean pertsonala eskaintzen digute.
Bi pertsonaien arteko loturak izugarriak dira, bai jorratzen dituzten gaien aldetik eta baita hauek lantzeko moduari dagokionean
ere. Errealismoaren xede nagusiena
bizitza erreala azaleratzea izango da, errusiar gizartea
eta herritarra izango dira orain protagonistak, zeini pintura
eta literaturaren bidez ahotsa
emango zaien.
Testuinguruan kokatzeko, lehenik eta behin,
Errusiako XIX. bigarren
mende erdiko egoera sozio-politiko eta kulturala azalduko da. Errusiako herrialdearen
berezitasun nagusienak aipatuko dira, hauek erabateko baldintzak izan baitziren
herrialdearen nortasun eta garapenari zegokienean.
Biztanleriaren gehiengo zabalena
nekazariak ziren eta burgesia berriz
gutxi batzuek baino ez zuten osatzen. Gizarte
egoera berezi honek erabat eragin zuen kulturan eta noski baita
artean ere. Ondoren,
Errusiako garaiko artearen egoeraren ikuspegi orokor bat emango da eta berdina egingo
da literaturarekin ere. Gero bi maisu errusiar
handi hauen biografia labur bat eskainiko
da, hauek behar bezala aurkezteko eta jarraian bi autoreen arteko harremanean sartuko gara.
Erlazio bikoitza landuko da, bai lagun moduan izan zutena eta harik ere
interesgarriagoa beraien arteko loturei eta antzekotasunei dagokiena errealismoa
jorratzerako orduan. Ilya Repin margolariaren lanak oinarri moduan harturik, gai desberdinak jorratuko dira Lev Tolstoiren idatziekin konparatuz. Nekazarien gaiak,
erlijioari lotutakoak,
gizakion
arazo existentzialen ingurukoak eta antzekoak landuko
dira pintura eta literatura lagun ditugula.
Repinek Tolstoiri eginiko erretratuak ere oso esanguratsuak izango dira lan hau osotasunez ulertzeko.
Azkenik ikerketa lan honen ondorioak plazaratuko dira. Hausnarketa propio eta
pertsonalak dira lan honekin ikasitakoaren arabera eginak. Errusiako errealismoa oinarri
harturik, Repin eta Tolstoiren arteko lotura
izan da lan honen benetako funtsa eta
emaitzarik interesgarriena, bakoitzak bere arlotik berdina aldarrikatu izan baitzuten.