UPV-EHU ADDI
  • Itzuli
    • English
    • español
    • Basque
  • Nire Dspace
  • Basque 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Item erakusi 
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Espainia bidegurutzean: krisi ekonomikoa eta erreforma politikoa 1973-1986

Thumbnail
Ikusi/Ireki
Lana (579.3Kb)
Egilea
Satrustegui Andres, Imanol
Metadata
Itemaren erregistro osoa erakusten du
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21263
Laburpena
1973ko petrolioaren bat bateko igoera politikoa gertatu zenean, krisiaren atzetik etorri zen beheraldiak Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik zetorren kapitalismoaren Urrezko Aroa deituriko hazkunde garaia bukarazi zuen. Beheraldiak Espainia oso egoera politiko berezian harrapatu zuen: diktadura luze baten heriotzaren bezperako azken hil hatsetan. Beheraldiak bi elementu berezi ekarri zituen: estanflazioa eta langabezia. Estanflazioa ordura arte inoiz gertatu gabeko fenomeno bat izan zen: ekonomiaren uzkurtzearekin batera gertatutako inflazioa. Langabezia ere ezohikoa izan zen krisia lehertu zen arte, frankismoko lan legediak eta hazkunde ekonomikoak langabezia tasa baxu mantendu zuelakoz. Egoerak aldaketa politiko zein ekonomiko sakonak eskatzen zituen, baina eliteak eta biztanleriaren gehiengoak ez zuen haustura erradikalik nahi. Lan honen helburua garai hartako politika ekonomiko batzuen azaleko errepaso bat egitea litzateke. Orduan eratu zuten sistema politikoa monarkia parlamentario konstituzionala izan zen. Eredu ekonomikoari dagokionez, Europako mendebaldeko ekonomia kapitalista sozialetan jarri zuten arreta. Haiei imitatuz, Europako Elkarte Ekonomikoan sartzea jarri zuten helburu. Baina helburua betetzeko neurri gogor eta gatazkatsuak hartu behar izan zituzten. Ezin litezke garai honetan gertatu ziren aldaketa ekonomiko guztiak ulertu, garaiko joan-etorri politikoak aztertu gabe. UCD zein PSOEren gobernu ezberdinen joera nagusia orduan mendebaldean erabiltzen ari ziren kutsu neoliberaleko neurriak ezartzea izan ziren. Hartu ziren neurriek ezkerreko oposizioaren adostasuna behar zuten. Horretarako, ezkerrak frankismoan zituen aldarrikapen iraultzaileei uko egin eta hitzarmen sozialaren alde egin zuen. Orokorrean, jarrera horrek langileen egora kaltetu zuen, baina trukean zenbati onura txiki eta sistema demokratiko eta parlamentario bat lortu zuten. Orduan burututako politika ekonomikoek eta sortu zen sistema akumulatibo berriak gaur arteko egoera ekonomikoa baldintzatu dute. Espainiako imaginario kolektiboan garrantzi handiko garaia izan zen aztergai duguna. Haren inguruan Trantsizoaren Kultura deiturikoa eratu zen eta erregimen berriaren mito sortzailea mundu guztiarentzako eredugarria izan zela aldarrikatu izan da, oso prozesu gatazkatsua izan zela ezkutatuz. Gaur egun, bizi dugun beheraldi ekonomikoak garai hartan eratu zen erregimena ezbaian jarri eta politika ekonomikoen inguruko duda piztu du. Orduan gertatutakoak, bai politikan bai ekonomian, gizartearen intereseko gaiak bihurtu dira, esparru akademiko zein informaletan.
Collections
  • Recolecta
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Zerrendatu

Gordailu osoaKomunitateak & bildumakArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriakBilduma hauArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materiak

Nire kontua

Sartu

Estatistikak

Ikusi erabilearen inguruko estatistikak

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka