UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Ahoz gora irakurketa lantzeko sekuentzia didaktikoa

Thumbnail
View/Open
Ahoz gora irakurketa lantzeko Sekuentzia Didaktikoa (718.5Kb)
Author
Del Campo Echeverría, Maddi
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21278
Abstract
Hizkuntzen didaktikaren arloan, 1990. urtetik aurrera, ahozkoa ikerketa eta hausnarketa objektu izan da (Dolz & Scheuwly, 1998). Hala ere, Idiazabalek (2007) dioen bezala, ahozko adierazpidea eskolan irakatsi nahi bada, ezagutu egin behar da, modurik zehatzenean, gainera. Denok izan dezakegu hizkuntzen funtzionamenduari buruzko iritzia, baina, uste dugunetik gauzak gertatzen diren modura alde handia dago. Egungo eskola curriculumetan ahozkoa landu beharra azaltzen da, baina, praktika errealetan ez da erraz gauzatzen. Arrazoiak asko dira: ahozko adierazpidearen konplexutasuna, irakasteko ikuspuntua, ahozkoa behatzeko eta ebaluatzeko zailtasunak, e.a. Zailtasun horien erakusgarri dugu ahoz goraren irakaskuntza ere. Eskolan beti landu izan den arren, gutxitan lantzen da testu genero ikuspegitik eta modu sistematikoan (Dolz & Scheuwl y, 1998, Diaz de Gereñu, 2002). Irakasleen %70ak dio ahoz gorako irakurketa errekurtso arrunt moduan erabiltzen duten arren, ez dutela ahozko adierazpenaren ikaskuntza eta garapenerako ekintza baliagarritzat jotzen. Hori dela eta, lan honetan, adierazpide modu honen izaeran eta ahozkoa lantzeko eskaintzen diren hizkuntzen didaktikarako baliabideetan sakonduko da. Lanaren egiturari dagokionez, elkarloturik dauden bi atal nagusi izango ditu: atal teorikoa eta atal praktikoa: Lehenengo atalean, ahozko eta idatzizko modalitatea aipatuko ditugu. Halaber, testuez eta testu-generoez ere egingo dugu gogoeta. Izan ere, ahoz gora irakurketa testu mailako lanarekin lotuko baita. Gainera, ahozkoak irakaskuntzan izan duen funtzioa eta bilakaera azalduko ditugu, beraz, objektu irakasgarri bezala lantzeko beharra azpimarratu. Ondoren, ahoz gora irakurketari buruz arituko gara; zehatzago, zergatik irakatsi, zer irakatsi eta nola irakatsi galderak izango ditugu hizpide. Atal teorikoarekin bukatzeko, Genebako ereduaren araberako Sekuentzia Didaktikoaz bi hitz egingo ditugu. Bigarren atalean, irakurketa ozena lantzeko lau moduluz osatutako Sekuentzia Didaktikoa diseinatuko da, testu-generoak lantzeko metodorik egokiena iruditu zaigulako. Hain zuzen ere, perpaus mailatik gorako lanketa egitea baimentzen baitu. Beraz, metodologia honek,testu-genero bat hautatzea eskatzen duenez, kasu honetan, ipuina aukeratu da. Ipuinak bi adierazpideen arteko elkarreragina baimentzen du eta honek duen komunikazio estetikoa ere azpimarratzekoa da. Atal praktikoa osatzeko, corpusa bildu, transkribatu eta aztertu ondoren, ikasleen gabezietatik abiatuta zehaztu dira moduluak. Corpusa lanaren emaitza ere bada eta, hortaz, eranskin gisa jaso da. Aztertutako gabezia horien artean, alderdi hauei eman diegu lehentasuna: komunikazio egoeraz jabetzeari, zehazki ahoz gora zer baliabide mota den eta ahozko eta idatzizko adierazpideak nola uztartu lantzeari; ipuin irakurketarako hasierako eta amaierako formulez baliatzeari; modalizatzeari eta ondo-testuen ekoizpena egiteari. Azkenik, lan guztiari begira, ondorioak ekarriko ditugu. Baita,lana egiterakoan, ahozkoa helburu zehatzekin eta modu sistematikoan irakasteko beharra non azpimarratzen den eta horretarako egon daitezkeen zailtasunak ere.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka