Show simple item record

dc.contributor.advisorAyerbe Sudupe, Mikel
dc.contributor.authorSampedro Alegría, Aiora
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T17:33:07Z
dc.date.available2017-05-02T17:33:07Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21290
dc.description.abstractSusmoa genuen Iban Zalduaren ipuingintzan genero rol normatiboen iraultza motibo errepikakorra zela eta bere ipuin batzuen azterketarekin hori frogatzen saiatu gara. Horretarako, bere azken liburua, Inon ez, inoiz ez aukeratu dugu, uste baitugu, argitaratutako bere azken lana izatearekin batera, bere ibilbideko libururik osoena dela, bere ipuingintza osoa biltzen dituena. Azterketa honen bidez, gure lanaren amaieran, irakurleak ondoko galdera hauen erantzuna jasotzea izan da helburua: 1) Zalduaren ipuingintzan heteronormatibitatearekin hausten da? 2) Era nabarmenean hausten da gaur egungo egoera normatiboarekin? 3) Zein estrategia narratiboren bidez garatzen da haustura hori? 4) Emakumeek eta gizonezkoek jasotzen duten hausturaren tratamendua berdina izan ohi da? Horretarako, lehenik bere ipuingintzari errepasoa eginez, Inon ez, inoiz ez aukeratzearen arrazoiak azaldu dira eta zergatik iruditzen zaigun bere ibilbideko lanik osoena. Ondoren, bildumako ipuin batzuk aukeratu eta aztertu dira; batetik, kontakizun horiek aukeratzea justifikatu da; eta bestetik, emakume eta gizonezkoen irudiaren eraikuntza aztertu da ipuin horietan, baita generoaren heteronormatibitatearen iraultzaren proposamena zein modutan garatzen den ere. Alde batetik, emakumezko pertsonaien eraikuntzan erabiltzen dituen motiboak erakutsi eta aztertu dira eta bestetik, gizonezko protagonistengan erakusten direnak; horrela, euren artean konparatzeko. Azkenik, azterketa eta konparaketa horretatik eratorritako ondorioak plazaratu dira. Azterketa honetatik, zenbait emaitza argi jaso ahal izan dugu: batetik, ikusi dugu beste gai askorekin bezala, ipuinetan kontatzen den istorioaren atze-ohial gisa egiten dela heteronormatibitatearen kritika, beste zenbait gertaera lantzen baitira ipuin bakoitzean. Bestalde, istorioetako protagonistek erakusten duten moduan, genero rol tradizionalei kritika egiteko, bikote harremanak hartzen dituela Zalduak oinarri, adin ertaineko familia gurasoak; eta beren harremanetako arazo eta arrakalak erakusten dituela. Beraz, ikusitakoaren argitan, ondorioztatu dugu, Zalduak generoa itzultzeko irakurlearen inguruko gaur egungo gertuko eta eguneroko bizitza azaltzen digula gordin-gordinean. Ez zaiola gizarteari aurreratu nahi, ez digula bere mundu ikuskera idilikoa ezagutarazi nahi; baizik eta, gaur egungo bai emakumezko eta bai gizonezkoen patetikotasuna agertu. Azkenik, ez genuke aipatu gabe utzi nahi, lanketan zehar erabilitako materiala aztertzerakoan, konturatu garela, euskal literaturan emakumezkoek sortutako emakumezko protagonisten inguruko analisirik egin bada ere, gizonezkoek sortutako gizonezko eta emakumezko pertsonaien inguruko azterketak urriagoak izan direla. Honako hau, azterketa horretara gerturapen bat izatea espero da, baina, etorkizuneko lanetan garatzeko gai egokia delakoan gaude.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectZaldua González, Iban
dc.subjectgeneroa
dc.titleGeneroaren azterketa iban zalduaren ipuingintzan. Inon ez, inoiz ez oinarri hartuta
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T11:37:45Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister61102-655507-10
dc.identifier.gaurassign26783-655507


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record