Gipuzkoako Museoak. 2008ko krisia eta krisialdi ondorengo planteamenduak
Author
San Sebastián Machinandiarena, Juan Ramón
Metadata
Show full item recordAbstract
Honako lan honek John Coppolak idatzitako Never let a crisis go to waste artikulua hartzen du oinarri. Izan ere, John Coppola EEBBetako museoei buruzko ezagutza sakona izanik krisiak museoak berritzera bultzatzen dituen fenomenoa aztertzen du, fenomeno hori bereziki hiru pilareetan banatzen duelarik, batetik hezkuntzaren indartzea erabilera publiko moduan, bestetik teknologien garrantzia geroz eta handiagoa eta azkenik jendearen parte-hartzea. Horrela, John Coppolaren ideia hartuz Gipuzkoako museoen bilakaera eta 2008an, krisiaren ondorioz, izandako hausnarketa momentu batek ekarri ahal izan duen aldaketa aztertu nahi da, hiru pilare hauek zer influentzia izan duten aztertu nahirik, baina baita ere beste batzuk gehituz. Kontuan izan beharra dago John Coppolaren planteamendua EEBBko testuingurua hartzen duela oinarritzat, eta beraz, hori Gipuzkoako lurralde historikoan zehatz-mehatz aplikatzea oso zaila dela. Gainera ez dago oso zehaztua krisiak museoetan izandako eragina eta horregatik, museoen testuinguruko protagonistei eginiko elkarrizketez baliatu izan nahi da honako lan honetarako. Hortaz ere, lan honetatik atera daitezken ondorioak oso azalekoak direla aipatu beharra dago, lan honek ezartzen dituen mugengatik atera daitezkeen emaitzak azaleko edo gainetiko adierazle moduan bakarrik har daitezkeelarik.