Show simple item record

dc.contributor.advisorAragón Ruano, Álvaro ORCID
dc.contributor.authorLazcano Muga, Telmo
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T17:44:07Z
dc.date.available2017-05-02T17:44:07Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21296
dc.description.abstractEuskal landa lurraldea, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabara mugatzen badugu, txikia eta heterogeneoa dela esan dezakegu. Hiru zati bereizten dira bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartzen baditugu: batetik, Iparralde hezea, 0-400m inguruan dauden lurrak; bestetik, zentral kontinentala 400-800m inguruan egokitutakoak; eta azkenik, hegoaldekoa mediterranearra Kantabriako Mendietatik hegoalderantz, Ebro ibaira arte. Hori dela eta, bilakaera desberdina izango dituzte lurraldeak historian zehar. Hurrengo lerroetan ordea, Gipuzkoako Aro Berrian izandako bilakaeran zentratuko gara nahiz eta besteak ere aipatuko diren. XV. mendean, batetik, Europako ardatz ekonomikoa Mediterraneoan egotetik, iparraldera igaro zen; bestetik, 1492an Amerikaren aurkikuntza eman zen. Euskal lurraldeak “kapital posizio” paregabea eskuratu zuten horrela, izan ere, Gaztela (potentzia nagusi bihurtzear zegoen erreinua) eta iparraldeko merkatuen artean kokatuta zegoen, garraiolari herri bihurtu zen. Faktore hauek direla eta, ontziola sektorea asko garatu zen Gipuzkoan eta honek siderurgiaren hazkundea eta basoaren atzerapen bat ekarri zuen. Nekazaritzari dagokionez, nekazari jabedunak ziren gehiengoa XV. mende bukaeran, XVI. mendera igaro bitartean maizter bihurtzen joan zirelarik. Sektore honen hazkundea era estentsiboan eman zen, lur komunalak okupatuz. Abeltzaintza, nahiz eta indar handia zuen sektorea izan, bere esparrua mugatua izan zen, basoaren babeserako ateratako legeak eta nekazaritzaren hazkundea zela eta. XVI. mendean, abeltzaintzaren lurrak murrizten jarraitu zuten, baita fruta arbola tradizionalenak, horien ordez produktibitate handiagokoak ziren zerealak ezarri baitziren, nolabait handitzen zihoan eskariari erantzuteko helburuaz (biztanleria hazkundea zegoen). Mende bukaeran zailtasun garaiak izan ziren, izan ere, Hotzaldi Txikiak uzta kopuru handiak txikitu zituen. Ez zen krisirik eman ordea, birmoldaketa bat baizik, tokian tokiko lan banaketa eta espezializazioa ekarri zuena. Birmoldaketa horretan ulertu behar dugu, artoaren sarrera. Artoa, ezinbestekoa izan zen XVI. mendea geroztik bizi izan zen inflexio puntutik hazkunde joera batek jarraitu ahal ziezaion, izan ere, produktibitatea igo zuen nabarmen eta errotazio berriak, lugorria saihestea eta behiazienden ukuiluratzea ahalbidetu zuen. Ondorioz, XVII. mendea hazkunde garai bat izan zen. XVIII. mendean, artoak ekarritako ondorioak ikusiko dira, hau da, ukuiluratutako animalien orokortzea artoa dagoen tokian. Bestalde, fisiokrazia frantsesaren eragina ere nabariko da garaiko zailtasunei aurre egiterako orduan.
dc.language.isospa
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthotzaldi txikia
dc.subjectnekazaritza
dc.subjectabeltzaintza
dc.subjectartoa
dc.subjectgaria
dc.subjectbehiazienda
dc.subjectardi azienda
dc.titleGipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren bilakaera Aro Berrian
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-07T10:33:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister69481-707701-09
dc.identifier.gaurassign41174-707701


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record