UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Hizkuntzaren prozesamendua elebakar eta elebidunengan

Thumbnail
View/Open
Hizkuntza prozesamendua (521.9Kb)
Author
Mendizabal Laguardia, Maddi
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21316
Abstract
Lan honetan, hizkuntza prozesamenduari buruz hiztun elebakar eta elebidunetan azaldu diren teoria edo azalpen garrantzizkoenak islatu dira, teoria bakoitzaren gauzatze ezberdin eta ezaugarriak azalduaz. Lanean zehar ardatz nagusi elebidunen kasua izan dut, hiztun hauek hizkuntza bat baino gehiago izanik, ezaugarri eta prozesu ezberdinak gauzatzen baitituzte. Horretarako, lehen atalean, elebakarren kasua azaldu dut. Hiztun hauek hitz egitean, hizkuntza bakarra dute euren garunean, eta ekoiztu nahi duten hitza ahotik ateratzen den arte, zenbait urrats garrantzizko gertatzen dira. Adituen esanetan, hiru maila bereiz daitezke hiztun hauek gauzatzen duten prozesuetan: lexiko maila, morfologia maila eta perpaus maila. Horrela, maila hauek kontuan harturik, honako prozesu hau burutzen dute: lehenik kontzeptua semantikoki zehaztu eta bere familia semantikoaren artean baliatu, ondoren lema aukeratu behar du hiztunak, hau da, izenaren ezaugarriak dituen elementua. Urrats honetan, hitzaren generoa, numeroa, kategoria sintaktikoa... ezarriko dira, eta ondoren hitzaren infor mazio fonologikoa sintaxi inguruari egokitu. Horren ostean, kontzeptua fonemez hornitu eta ahoskatu. Elebakarren prozesua gaingiroki azaldu ondoren, elebidunen prozesu konplexuagoan murgildu naiz lanean. Horretarako ordea, lehenik, sarbide lexiko elebakarra azaldu dut, izan ere, ikertzaileak, sarbide lexiko elebiduna azaltzeko, sarbide lexiko elebakarrean oinarri baitira. Modelo jarraituan edo serieka mailakatua deitu diodanean(Levelt 1989), maila lexikoan aktibaturiko irudikapena soilik aktibatuko da, eta hiztunak ekoiztu nahi duen irudikapena igaroko da maila fonologikora eta ondoren aktibatuko da. Bigarren modeloan ordea, “kaskada” modeloa deitu diodana (Dell 1986), kasu honetan aktibazioa jarraia da, lexiko mailatik fonologia mailara doan aktibazioa ez da eteten. Elebidunen kasuan, ordea, elebakarrek ez bezala, garunean bi hizkuntza izanik prozesu gehigarri bat egin behar dute, ekoiztu nahi ez duten hizkuntza alboratzeko. Horrela, zenbait mekanismo azaldu dira prozesu hori aurrera eramateko, eta bi modelo edo eredu proposatu dira: Language-Specific Selection Model (Costa & Caramazza, 1999) eta Inhibitory Control Model (Green, 1986). Lehenengo ereduan, hiztunaren garunean, ekoiztu nahi duen hizkuntzako elementuak eta beste hizkuntzako elementuak aktibatzen dira, baina ekoiztu nahi ez duen hizkuntzako elementuak ez dira ahoskatzeko aukeren artean sartzen, ez dira lehian 4 sartzen. Costa eta lankideek, eredu honetan irudien izendatze ariketen esperimentu zenbait egin dituzte. Emaitzei erreparaturik, hiztun elebidunek irudiak izendatu behar dituztenean, eta irudiarekin erlazionaturik dauden hitz distraigarriak ezarri zaizkienean (irudia: mahaia /hitz distraigarria: aulkia) denbora gehiago behar izan dute, aldiz, irudiarekin inolako erlazio semantikorik ez duten hitz distraigarriak aurkezten zaizkienean, denbora gutxiago. Bigarren ereduan, ordea, bi hizkuntzetako irudikapen lexikoak aktibatzen dira, baina bata inhibitu egiten da, bestea hautatuz. Hau da, ekoiztu nahi duen hitza gehiago aktibatuko da ekoiztu nahi ez duen hitza baino, eta horregatik, inhibitu egingo da. Bi prozesu hauen emaitzak aztertu ondoren, Costa eta Santesteban-ek (2004), euren proposamena luzatu dute, hiztun elebidunak duen hizkuntza mailaren arabera, mekanismo ezberdinak erabiliko dituztela argudiatuz.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka