UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Klimatologia: Tenporek eguraldiarekin asmatzen al dute?

Thumbnail
View/Open
GRAL_OlaziregiAlbizu,JI.pdf (6.013Mb)
Author
Olaziregi Albizu, Joseba Iñaki
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21338
Abstract
Gradu Amaierako Lan honek tenporak izan ditu aztergai eta hauek eguraldia asmatzen duten ala ez ziurtatzea izan da burutu beharreko lana. Tenporak epe luzeko iragarpen meteorologikoak dira. Urtean zehar data zehatz batzuetan izaten dira tenporak eta hauek datorren urtaroko eguraldia aurreikusten dute. Lau tenpora daude, urtaro bakoitzerako tenpora bana: udaberriko tenporak, udako tenporak, udazkeneko tenporak eta neguko tenporak. Tenporei ere, urtaro bakoitzeko tenporei, lehenengo tenporak, bigarren tenporak, hirugarren tenporak eta laugarren tenporak bezala ezagutzen zaie. Lehen bi tenporen datak nahiko mugikorrak dira, eta beste biak finkoagoak. Tenpora egunak hiru dira: asteazkena, ostirala eta larunbata. Nahiz eta aztertzeko metodo eta modu ezberdinak egon, orokorrean egun hauetako faktore meteorologikoei eta batez ere, haizearen norabideari, erreparatzen zaie datorren urtaroko eguraldiaren aurreikuspena egiteko. Gaur egun aurreikuspen hauek plazaratzera ausartzen direnak gutxi dira. Hasteko, aurreikuspenak egiteko urteetako jakinduria beharrezkoa da eta bestetik ez da gai xamurra tenporena. Iragarleetan ezagunenak, Arantzazun bizi den Pello Zabala frailea eta Gorbeako artzaina, Jacinto Sagarna dira. Jacinto Sagarnak jada ez du iragarpenik publikatzen, baina Pello Zabalak oraindik horretan dirau. Oraindik ere, Euskal Herrian jende asko interesatzen da tenporetan, baina badira hauen kontra daudenak ere. Kontra daudenak, iragarpen hauen oinarri zientifiko falta argudiatzen dute baztertzeko. Lanaren analisi zientifikoa burutzeko Euskalmeten baliagarri zeuden EAEko behatoki bakoitzaren datuez baliatu naiz. 2001-2014 urte serieko tenperatura, prezipitazio eta hezetasuna izan dira erabilitako aldagai meteorologikoak. EAEko egunkari nagusietan eskuragarri zeuden tenporen iragarpenak alderatu ditut urtaro horretako behatoki guztien aldagai ezberdinen bataz bestekoekin. Horrez gain, irudikapen ezberdinak burutu ditut lortutako emaitzekin, hala nola, behatoki guztien, zein hiru aldagaien bataz bestekoen irudikapenak. Iragarpen urteko eta iragarpenari zegokion urtaroko irudikapenak ere burutu ditut. Eskuratutako tenporen hamaika iragarpenetatik bostek asmatzen dute, lauk erdizka asmatzen dute eta bik ez dute asmatzen. Erdizka daudenak ezezkotzat hartuz gero, sei izango lirateke asmatzen ez dutenak eta bost asmatzen dutenak. Beraz, esan daiteke II tenporak orokorrean ez direla fidagarriak, iragarpenen erdia baina gehiagok ez baitute asmatzen. Amaitzeko, esan beharra dago tenporek fidagarritasuna eta jarraitzaileak galtzen ari direla, generazio berriak datu zientifikoetan oinarritzen baitira eguraldiaren berri izateko. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da, epe luzeko iragarpenak ez direla batere fidagarriak, eguraldia oso aldakorra baita, are eta gehiago gure eremu geografikoan.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka