UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Legutioko Udalerriaren txertatze produktiboaren analisia

Thumbnail
View/Open
Gradu amaierako lana (2.988Mb)
Author
Sánchez Bengoa, Mikel
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21352
Abstract
Geografia ekonomikoa aktibitate ekonomikoek lurraldean edo espazioan aurkezten duten banaketaren eta honen arrazoiak aztertzen dituen zientzia da. Jarduera hauek banaketa eta kokapen zehatz baten arabera txertatzen dira lurraldean zehar. Aktibitate ekonomikoen lokalizazio prozesu honek hainbat faktoreren menpe jarduten du, lurraldeak duen berezko egokitasunaren zein faktore sozioekonomiko edo produktiboek garatuko duten bilakaeraren arabera. Gainera globalizazioak gune produktiboen artean ematen diren fluxu eta elkar emanak arautzen dituen garai honetan, eta krisiak moldatutako testuinguru batetan txertaturik, ekonomiaren aldarriek joera ezberdinak plazaratuko dituzte lurralde eskalaren arabera. Lan honetan, lurralde eskala ezberdinen artean ageri diren konpetentziak eta ezaugarri ezberdinak aztertuko dira, ikuspegi ekonomiko zein territorial batetik: hain zuzen ere, lurralde eskala lokaleko zein erregionaleko ezaugarri ekonomiko zein produktiboak aztertuko dira, hauek analisi territorial edo espazial batekin uztartuz. Lanak Legutioko udalerrian dauka abiapuntua, bai Arabar zein Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurralde eskalekin konparatuko direlarik aldagai ezberdinak. Azken finean, aztergai dugun udalerriaren txertatze produktiboa eta aktibitate ekonomikoaren garapenerako aurkezten den lokalizazioa baloratzea izango delarik helburu. Honela, hasteko, Legutioko udalerriaren karakterizazio labur bat egin da, ondoren aztertuak izango diren aldagai eta adierazle ezberdinen oinarri eta sarrera moduan jardungo duelarik. Behin Legutioko udalerria Arabar eta EAE-ko lurraldean kokaturik, aldagai ezberdinen azterketarekin jarraituko da: lehenik, aldagai sozioekonomiko ezberdinek krisian zehar jasan duten bilakaeraren analisi bat bideratu da: analisi horretan, langabezia zein jarduera tasak, udalerrian emandako kontratuak eta sektore ekonomikoen bilakaerak aztertu dira azken urteetako joera ekonomikoaren berri edukitzeko. Honekin batera, aldagai territorial ezberdinen ikuspegi eguneratu bat gauzatu da, enpresen aktibotasun gradua eta lurzoruen prezioak konparatukodirelarik. Ondoren, gaur eguneratutako egitura produktiboaren azterketa batekin jarraituko da: enpresa edo establezimendu ekonomikoen eta enplegatuen banaketaren aldarriak aztertuko dira, enpresaren tamainaren zein jarduera ekonomikoaren sailkapenaren arabera. Azkenik, Legutioko eta Arabako lurraldearen osotasunean oinarritutako lurralde analisi bat bideratu da. Bertan, lurzoruaren kalifikazioaren, aktibo dagoen lurralde plan partzialaren eta sistema orokorren aldagaiak izan dira aztergai. Betiere, analisi honetan, aurretik aztertutako aktibitate eta ehun ekonomiko eta produktiboaren ikuspegiak kontuan hartuko dira ondorio nagusi eta bukaerako balorazioaren bilaketan.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka