Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Garate, Ibon ORCID
dc.contributor.authorIantzi Danboriena, Maialen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T15:00:54Z
dc.date.available2017-05-03T15:00:54Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21353
dc.description.abstractLan honetan Elizondoko San Francisco Javier eskola publikoko bi ikasle etorkinen euskalduntzea aztertzen da. Ikasle hauek etxetik euskaldunak ez direla kontutan hartuta (arabiera dute ama hizkuntza), lanaren helburu zehatza ikasleen baldintza eta testuinguruak abiapuntu izanik, klasean ekoizturiko idazlanen azterketa izango da (ikasle etorkin zein bertan jaiotakoen idazlanak aztertuko dira). Horrela, txikitatik euskaraz eskolatu ondoren, ikasle etorkinek dauzkaten trebetasunak azaleratu nahi dira, ipuin kontaketan dauzkaten gaitasunak eta zailtasunak aztertuz. Horretarako, klase-kideak hiru multzotan sailkatuko dira, beraien ama hizkuntzaren arabera: lehen hizkuntza euskara dutenak, gaztelera dutenak eta arabiera dutenak. Azterketa honen bitartez, ikasle etorkinek Euskal Herrian jaiotako ikasleekin dituzten berdintasun eta aldeak azaleratu nahi dira. Lanarekin abiapuntua ikerketan kokatzeko baliagarria den sarrera orokor bat izango da. Bertan, gai honen inguruan egin diren aurretiko lan batzuk aipatu eta lana bideratzeko beharrezkoak den informazio garrantzitsua emango da. Errate baterako, eskolak ikasle etorkinekin dituen erronkak zein diren, ikerketa honetan parte hartuko duten ikasleak zein egoeratan kokatu behar ditugun, etab. Ondotik, etorkinen eta eskolaren inguruko zenbait zertzelada emango dira. Hau da, eskolak duen pisuaren garrantzia azpimarratuko da, Nafarroako ikasle etorkinen datuak zein diren eskainiko dira, etab. Jarrian, bi ikasle etorkinen testuen azterketa burutzeko oinarrizko informazioa plazaratuko da, testuingurua osatzeko alderdi batzuetan zentratuz: Baztan eta Elizondoko testuinguru soziolinguistikoa osatuko da (bertan euskararen presentziaren zenbatekoa den erakusten duten datuak emanez), Baztango eskoletan D ereduak duen indarra aztertuko da, etorkinen integraziorako Baztanen dauden tresnak zein diren erakutsiko dira, ikerlanaren ardatza diren bi ikasleen inguruko datu esanguratsuenak eskainiko dira eta lanean burutuko denaren azalpena egingo da. Ondotik, bildutako ekoizpenak aztertuko dira, hizkuntzaren alderdi testualdiskurtsibo eta gramatikal zenbait azaleratuz. Honako puntu hauetan zentratuko da azterketa: ipuinen luzera (laburrak, ertainak edo luzeak), testuen planifikazioa, testualizazio mekanismo zenbaiten azterketa (hasiera eta amaierako formula kanonikoen erabilera, denbora antolatzaileak, etab.), alderdi gramatikal zenbait eta Baztango euskalkiko zein gaztelerako lexikoaren presentzia. Gero, eskuraturiko zenbait emaitza oinarri harturik, ume etorkinak txikitatik D ereduan eskolatu arren, beren ekoizpenak gainerako ikasleenekin alderatzerakoan desberdintasun zenbait badaudela ondorioztatuko da (txikiak eta ikasleen araberakoak izan arren). Lanarekin akitzeko, ikerketa burutzerakoan emandako pausuetan hobetu daitezkeen zenbait alderdi badaudela ondorioztatuko da eta honekin batera lan berri zenbait egin ahal izateko proposamen batzuk ematen dira laburki.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecteleaniztasuna
dc.subjectikasle etorkinak
dc.subjectD eredua
dc.subjecteuskalduntzea
dc.subjectipuinak
dc.titleLehen hizkuntza arabiera duten haurren euskalduntzea D ereduan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-23T10:33:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister60663-679754-10
dc.identifier.gaurassign26959-679754


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record