Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorHirigaray Labeguerie, Bixente
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T18:27:41Z
dc.date.available2017-05-03T18:27:41Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21444
dc.description.abstract"raisce" hitzari buruzko hurbilketa, 1000-1100 Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioko testuetan oinarrituz. Hizkuntza euskara.
dc.description.abstractLan honetan, Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano kartularioa izan da ene euskarria. Izan ere, arlo ekonomikoari buruzko berezitasun bat nahi izan dut aztertu: raisce-a. Hitz hau, gaur egun, ez da oraindik argitua eta etimologia arabiarrekoa da. Kartularioko testu batzuetan agertzen da, ondasun higiezinen trukaketa edo salmentetan hain zuzen ere. Salgaiari ematen zaion prezioaz gain, raisce-a gehitzen zaio. Tradizio kulturala edo ekonomiko-soziala izan, ene helburua izan da hitz honi buruzko hurbilketa baten egitea, azken finean, hobeki ulertzeko gisan. Lanketa honetan, definizio zehatz baten aurkitzea zaila zenez, landu nahi izan ditut hitzaren agerpen geografiko, zoin, kronologikoak, baita, bere izaera eta balioak ere. Lehenik, lekua eta denbora izan ditut bere balio eta izaeren konparatu eta aztertzeko, ondotik, raisce-a bera prezioa eta salgaiarekin alderatzeko. Testuinguruaren barne eta kanpo dauden aspektu hauek landu ditut, kartularioko beste testuak hunki gabe. Beraz, lana raisce hitza daukaten testuetan mugatu dut. Era berean, erosle eta saltzaileekiko harremanak ikertzeko beste testuen beharra neukanez eta aspektu hori oso konplexua zenez, ez diot honi ekin. Geografikoki eta kronologikoki, hitzak duen presentzia jorratuz, ohartu niz berezitasun batzuk agertzen zirela - azpimarratuz ez zirela derrigorrez berezitasunak, baina, leku eta denboraren ezaugarri hauei arrazoi "arrunt" batzuk eman zitezkeela - eta beste batzuetan, ez zela aspektu azpimarragarririk. Bi ezaugarri hauek konduan hartuz, saiatu niz raisce-a bere testuinguruan kokatzen, ondorio batzuk ateratzeko gisan. Gainera, hasieratik azpimarratu dut gaurko logika ekonomikoekiko ahal bezainbat gardentasun atxikitzen saiatu nintzela, garaiko testuinguruaz urruntzen den interpretaziorik ez egiteko gisan. Bukatzeko, lan guztia bibliografia ahal bezain zabal batekin osatu nahi izan dut giro sozio-ekonomikoa - bereziki ekonomikoa, harremanen aspektua ez dudalako landu- ulertzeko gisan. Hala ere, notatu behar da garaiko ekonomiari buruzko lan guti daudela eta dauden urriek ez dutela argibide nabarmenik ematen. Gainera, alde batetik al-Andalus eta bestetik erreinu giristinoen arteko harreman eta giro nahasiak ekonomia eta gizartearen ulertzeko zailtasunak jartzen dizkigu gaur egun oraindik. Txostenaren bukaeran, erabili ditudan testuak daude, irakurlea laguntzeko. Ondorioz, lan hau, raisce hitzaren inguruko lehen hurbilketa bat nahi da izan.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleTxanponaren erabilera Donemiliaga Kukula monasterioaren agirien arabera, X.-XI. mendeetan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T19:45:08Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister61124-646476-10
dc.identifier.gaurassign27286-646476


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record