Show simple item record

dc.contributor.advisorFernández Fernández, Beatriz
dc.contributor.authorOrbegozo Arrizabalaga, Itziar ORCID
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T18:38:18Z
dc.date.available2017-05-03T18:38:18Z
dc.date.issued2017-05-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21454
dc.description.abstractLan honetan, aginte perpausen ezaugarri bereziak, semantika eta pragmatikaren aldetik beharrean, formalki azal daitezkeela proposatuko da. Zanuttini (2008) jarraituz, euskarazko aginte perpausetan Sintagma Jusibo (ingelesez, jussive phrase) deritzon subjektua baino goragoko islapen bat dagoela proposatuko dut eta islapen honek dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaldu. Aginteraren berezitasunek, besteak beste, subjektuarekin dute zerikusia. Izan ere, isilpeko subjektua 2. pertsona gisa interpretatzen da beti, baita adizkian pertsona komunztadurarik agertzen ez denean ere. Bestalde, subjektu isilik gabeko hizkuntzetan ere, aginte perpausen kasuan, subjektua isil daiteke. Ezaugarri hauek ikusirik, Zanuttinik (2008) proposatzen du Sintagma Jusiboak 2. pertsonako ezaugarriak dituela eta bere buruak komunztadura harremana duela perpauseko subjektuarekin. Euskararen kasuan, halaber, aginte perpaus kanonikoetako subjektua 2. pertsonakoa da, adibidez, aditz jokatugabeko aginte perpausei begira ikus daitekeenez. Hori dela eta, euskaran ere 2. pertsonako ezaugarriak dituen buru funtzional bat dagoela proposatuko dut. Alabaina, hizkuntza batzuetan, 2. pertsonako aginte adizkiez gain, 1. eta 3. pertsonakoak ere badituzte. Mauck-ek eta bestek (2005) eta Alcázar eta Saltarelli-k (2014) erakusten dutenez, 2. pertsonako subjektua duten aginte perpausetarako eta 1. eta 3. pertsonakoetarako morfema berak darabiltzaten hizkuntzak egoteak iradokitzen du talde bakar bat balira bezala aztertu behar direla. Gainera, 2. pertsonako subjektudun aginte perpausek, hots, aginte perpaus kanonikoek eta 1. eta 3. pertsonako subjektuak dituztenek, ez-kanonikoek alegia, hainbat ezaugarri partekatzen dituzte, hala nola, menpeko perpausetan ezin azaltzea, irrealisen interpretazioa izatea eta ekintza kontrolatuetara mugatzearen murriztapena erakustea. Beraz, hau guztia kontuan hartu eta Zanuttini-rekin (2008) bat eginez erakutsiko dudanez, euskararen kasuan ere, indar direkzionala (ingelesez, directive force) duten perpaus guztietan dago Sintagma Jusiboa, eta ondorioz, aginte perpausetan ez ezik, subjuntiboa duten perpausetan ere badago. Hala, euskaraz, Sintagma Jusiboko subjektua 2. pertsonaz gain, 1. eta 3. pertsona ere izan daitekeela proposatuko dut, zeren, halako perpausak aginte perpausetatik kanpo ulertu izan badira ere, euskaraz ere hainbat ezaugarri partekatzen baitituzte aginte perpaus kanonikoekin, eta euren arteko erlazioa sintaktikoki azal daiteke Zanuttini-ren (2008) hipotesia euskarara ekarriz.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/restrictedAccess
dc.titleZatoz! Agindua da! Euskal aginteraren azterketa formal baterako lehen urratsak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-03T09:00:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister68273-606371-09
dc.identifier.gaurassign40434-606371


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record