Show simple item record

dc.contributor.advisorUranga Iturrioz, María José
dc.contributor.authorAlmendro Rodríguez, Sara
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-10-03T16:43:12Z
dc.date.available2017-10-03T16:43:12Z
dc.date.issued2017-10-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22797
dc.description.abstractSarrera: Haur jaioberriek, osasuntsu egonda ere, zaintzaile baten beharra izaten dute jaiotzen diren momentutik, are gehiago haur goiztiarrek, askotan zainketa bereziak behar izaten dituztelarik. Zainketa Intentsiboen Unitate Neonatalean (ZIUN) ematen diren zainketak, umearen inguruan zentratzen dira, baina erizaintza zainketak holistikoak izateko, umearen inguruko pertsonak ere kontuan izan beharko lirateke, horien artean gurasoak. Gainera, hainbat ikerketen arabera, gurasoen inplikazioak zainketetan, haur jaioberriaren hobekuntza ekartzen du eta, hortaz gain, loturaren garapena bultzatzen du, bertan erizainak rol garrantzitsua izango duelarik. Helburua: ZIUN-ean dauden umeen gurasoak zainketetan parte hartze aktiboa izateko, erizainak izan beharreko ezagutza eta zereginak azaltzea. Metodologia: Lan hau berrikuspen narratiboa da. Horretarako, bilaketa bibliografikoa burutu da hainbat datu baseetan. Hortaz gain, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean bilaketa egin da, hiru liburu eskuratu direlarik. Bestalde, gaiarekin zuzenki erlazionaturik dauden hiru web orrialde ere erabili dira. Guztira 24 artikulu aukeratu dira lanerako. Helburuen garapena: ZIUN-eko zainketak behar dituen haur baten jaiotzak, hainbat ondorio ekar ditzake, horien artean, gurasoen kulpa eta beldur sentimenduak. Testuinguru horretan, zaintzak beste esanahi bat hartuko du: erizainak gurasoen antsietatea arintzen saiatu beharko du eta loturaren garapenean lagundu. Horretarako, familian zentraturiko atentzioa martxan jarri eta gurasoak eginkizun xinpleetan trebatu beharko ditu lehenbizi, geroz eta teknika konplexuagoak erakutsiz, horien artean kanguru metodoa eta haur masajea. Gainera, gurasoen integrazioak eta teknikek onura ugari ekartzen dituztela ikusi da, bai guraso bai jaioberriarentzat. Betiere, aurkezten diren oztopoak kontuan hartu beharko ditu erizainak, horiei irtenbide egokiena eman eta gurasoei egonaldia errazteko. Ondorioak: Urtero, munduko jaioberrien %5ak zainketa bereziak behar izaten dituzte, familiengan eragin negatiboa izanez. Garrantzitsua izango da gurasoak kontuan izatea eta euren burua zaintzaile nagusitzat ikusteko estrategiak aplikatzea, gurasoak zainketetan integratuz. Hori guztia erizainaren komunikatzeko trebeziarekin eta gurasoek euren artean bizitzen ari diren esperientzia elkarbanatzeko aukerarekin konbinatuz, ZIUN-ean humanizazio maila altuagoa lor daiteke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/Semantics/openAccess
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectrecién nacidoes_ES
dc.subjectcuidado intensivo neonatales_ES
dc.subjectenfermería neonatales_ES
dc.subjectmétodo madre-canguroes_ES
dc.subjectpadreses_ES
dc.subjectlactancia maternaes_ES
dc.subjectatención de enfermeríaes_ES
dc.subjectprematuroes_ES
dc.titleNeonatologiako zainketa intentsiboak: gurasoen parte hartzea bultzatzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-10T10:05:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.identifier.gaurassign56216-728832


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record