Hain gaiztoa ote zen Ceaucescu?
Amezaga J. (2011). Hain gaiztoa ote zen Ceaucescu?. IKD baliabideak 1. http://hdl.handle.net/10810/23332
Abstract
EGIN egunkariko kazetaria zelarik, honakoaz ohartu zen Ane 1989ko otsailean: bi hilabete lehenago Errumaniako Nicolae Ceaucescuren erregimenaren erorketaz eta orduko istiluez eman zituen albisteak, okerrak izan zirela. Areago, pentsatu zuen berak argitaratutako albisteek lagundu zutela komunikabideen azken urteotako gezurrik handiena hedatzen. Izan ere, gainerako hedabideek bezala, hamar egunetan 60.000 hildako baino gehiago izan zirela idatzi zuen Anek; handik gutxira, benetako kopurua 700 eta 800 bitartean ibili zela deskubritzen zuen. Hilotzez beteriko hilobi komunak aipatzen zituen bere artikuluetan, eta aste batzuk beranduago jakin zuen haiek hilerritik argazkirako propio ateratako gorpuak zirela. Aurkikuntza hauen ostean, tamaina horretako errakuntza ekidin ote zitekeen galdetzen hasi zitzaion Ane bere buruari, beti ere kontuan hartuta garai hartan lan egiteko zituen baldintzak. Eta gogoan izanda, baita ere, teletipoetatik jasotako informazioak nola interpretatu zituen. “Etorkizunean horrelakorik ez errepikatzea ekidin beharra daukat” erabaki zuen. Zer egin behar zuen horretarako?